Pavel Josef Safarik

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fitxategi:Pavel Jozef Šafárik
Pavel Jozef Šafárik.

Pavel Jozef Šafárik (Kobeliarovo, Hungariako Erresuma, 1795eko maiatzaren 13a - Praga, Bohemiako Erresuma, 1861eko ekainaren 26a) eslovakiar filologoa eta arkeologoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pragako Unibertsitateko Liburutegiko zaindaria izan zen 1841. urtetik aurrera, eta Unibertsitate hartako Eslaviar Filologia saileko katedraduna 1848-1849 urteetan. X. mendera arteko eslaviar zibilizazioa aztertu zuen, eta txekiar hizkuntzari buruzko ikerketak ere egin zituen.

Obra nagusiak: Geschichte der slavischen Sprache und Literatur nach allen Mundarten (1826, "Eslaviar hizkuntza eta literaturaren historia bere dialekto guztietan"), Slavanske starozitnosti (1837, "Eslaviar antzinateak") eta Geschitche der südslawischen Literatur (1864. urtean argitaratua, "Hegoaldeko eslaviar literaturaren historia").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pavel Josef Safarik Aldatu lotura Wikidatan