Paviako gudua

Koordenatuak: 45°11′51″N 9°09′54″E / 45.1975°N 9.165°E / 45.1975; 9.165
Wikipedia, Entziklopedia askea
Paviako gudua
1521-1526 bitarteko Italiako Gerra
Paviako gudua, Ruprecht Heller-en margolana
Data1525eko otsailaren 24a
LekuaPavia
Koordenatuak45°11′51″N 9°09′54″E / 45.1975°N 9.165°E / 45.1975; 9.165
EmaitzaEspainiar Inperioaren garaipen erabakigarria
Gudulariak
Frantziako Erresuma
Nafarroako Erresuma

Karlos V.aren inperioa:

Buruzagiak
Frantzisko I.a Frantziakoa  (GP)
Henrike II.a Nafarroakoa
François de Lorraine
Richard de la Pole
Louis de la Tremoille
Karlos Lannoykoa
Fernando d'Avalos
Georg von Frundsberg
Antonio de Leyva
Indarra
17.000 infanteria
6.500 zalditeria
53 kanoi
19.000 infanteria
4.000 zalditeria
17 kanoi
Galerak
15.000: hilak, zaurituak edo preso hartuak 500: hilak edo zaurituak

Paviako gudua, 1525eko otsailaren 24ko goizean gertatua, 1521-1526 bitarteko Italiako Gerra erabaki zuen gudua izan zen. Karlos V.a enperadorearen germaniar-espainiar armadak mendean hartu zuen Frantzisko I.a Frantziakoa buru zuen frantses armada.

Frantzisko I.arekin eskuz esku Henrike II.a aritu zen Nafarroan gatazka artean gori-gori zegoela. Frantsesak eta nafarrak galtzaile atera ziren; are, enperadorearen tropek bi erregeak atzeman zituzten. 1526ko Madrilgo Itunean zehaztu ziren porrotaren ondorio politikoak. Kolpe oso gogorra izan zen Nafarroa subiranoaren berreskurapen ahaleginerako eta nafar erregearen asmoentzat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1524ko urrian, Milanerria mende hartu nahi zuela, Frantzisko I.a Frantziako erregeak Alpeak igaro zituen, 50.000 gizonek osaturiko armada ahaltsuaren buru. Antonio de Leyva 7.500 soldadu espainiarrekin Pavian babestu zen frantses erregearen ibilbidea oztopatu nahirik, eta negu osoan iraun zuen bertan. Modu horretara, Karlos V.aren gudarosteak erasoa antolatzeko denbora izan zuen, Pescarako markesaren, Borboiko dukearen eta Karlos Lannoykoa, Napoliko erregeordearen agintaritzapean. 1525eko otsailaren 23an espainiarrek erasoa egin, eta, ondorengo egunean, Juan Urbietak eta beste gerlari batzuek Frantziako erregea preso hartu zuten. Hasieran, ez zekiten nor zen, baina, arropengatik, jauntxoren bat izango zela pentsatu zuten. Beren nagusiei esandakoan jakin zuten nor zen atxilotua.

Gudu honetan, su-armen (arkabuzen) nagusitasuna agerian geratu zen lehen aldiz altzairuzko arma luzeen aurrean. Horren ondorioz, gerra-taktikak erabat aldatu ziren. Enperadoreak bakearen baldintzak zuzenean eztabaidatu zituen atxilotuarekin, eta 1526an Madrilgo Ituna izenpetu zuten biek. Itun horren arabera, Frantziak Burgundiako dukerria eta borboitarren lurralde frantsesak (Artois) itzuli zituen, eta Italiaren gaineko asmoa (Milanerria, Napoli) alde batera utzi behar izan zuen.

Ituna umiliagarria izan zen Frantziarentzat. Frantses erregeak, gainera, konpromisoa hartuko zuen Henrike II.a nafarrari bere koroaren peko lurraldean aterperik ez emateko, baina hala inoiz eginez gero, hari Nafarroako auzian ez laguntzeko.

Epe luzera, garaipena kaltegarri gertatu zitzaion enperadoreari, zeren eta, Habsburgo etxeak hartutako indar handiaren beldur, frantses erregea, Klemente VII.a aita santua, Ingalaterrako erregea eta Italiako printzeak elkartu baitziren Espainiar Inperioaren aurka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]