Payola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Payola
Fitxategi:Payolako portada.png
Berri Txarrak taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2009ko irailaren 14a
GrabazioaChicago, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak
Musika motaRock, Punk
Iraupena41 minutu
HizkuntzaEuskara
DiskoetxeaRoadrunner Records / Only in dreams
EkoizpenaSteve Albini (@ Electrical Audio)
Berri Txarrak taldearen kronologia
Jaio.Musika.Hil
(2005)
Payola
(2009)
Haria
(2011)


Payola du izena Berri Txarrak rock talde nafarraren seigarren lanak. Mikel Lopez "Rubio" baxujoleak, 2008ko maiatzak 29-an taldea utziko zuela adierazi zuen, "arrazoi pertsonalengatik". Bere ordez, David González bizkaitarra sartu zen taldean, PiL.T. talde entzutetsuaren azkenengo urteetan. Diskoa bera, Steve Albini ingeniari amerikarrarekin grabatu eta nahastu zuten, Chicagoko Electrical Audio estudioan. Beste behin ere, Rise Against taldeko Tim McIlrath abeslariak bere laguntzatxoa eskaini du disko honetan, nahiz eta ez izan Denak ez du balio abesti ezagunean bezain kolaborazio pisuzkoa.

Bitxikeriak

Seigarren disko honen izena, "Payola", spanglishetik datorren hitzetik hartua da. Hitz honek, "Pay for a rolla" esan nahi du, hau da, talde batek eskupekoa ematea irratiko esatariei, bertan abesti hori beste batzuen gainetik jar dezaten.

Bestalde, Maravillas abestia, Maravillas Lamberto neska gazteari eginiko abestia da. Neska nafar hau, Larraga herrian jaio eta bizi zen, Espainiako Gerra Zibilean, bere aitarekin batera, bortxatu eta erail zuten arte. Maravillas bera ere hil zuten, bere aita bakarrik utzi ez, eta berarekin joango zela erabaki baitzuen.

Abestien zerrenda

1. Folklore 2:55
2. Gure Dekadentziaren Onenean 2:28
3. Maravillas 3:45
4. Dortoken Mendean 5:22
5. Achtung!!! 2:27
6. Payola 3:07
7. Paperezkoa 3:30
8. Etorkizuneko Aurrekari Guztiak 4:28
9. Hasi Ta Bukatu 3:15
10. Arren, Darwish 4:36
11. Jainko Ateoa 5:24