Peña de Francia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peña de Francia
Peña de Francia desde Cereceda.jpgCereceda de la Sierratik ikusita
Garaiera 1723 m
Kokapena Gaztela eta LeonGaztela eta Leon
Koordenatuak 40°30′45″N 6°10′8″W / 40.51250°N 6.16889°W / 40.51250; -6.16889Koordenatuak: 40°30′45″N 6°10′8″W / 40.51250°N 6.16889°W / 40.51250; -6.16889
Peña de Francia non dagoen adierazten duen Gaztela eta Leon-ko/-go/-eko mapa
Peña de Francia
Mendilerroa Sierra de Francia (Erdialdeko Sistema)

Peña de Francia, 1723 metroko garaiera duen mendi bat da, Espainian, Gaztela eta Leon erkidegoan eta Salamancako probintzian dagoena. Erdialdeko Sistemaren zati den Sierra de Francia mendilerroko mendirik garaienetako bat da.

Bere birjina beltzagatik eta bere santutegi handiagatik ezaguna, neguan, ia ez dago bertara iristeko modurik, elurraren ondorioz. Turista ugari joaten dira bertara udako hilabeteetan, horietako asko erromes kristauak. Santutegiaz gain, ostatu bat, fraideen komentu bat eta telekomunikazioen errepikagailu bat ere baditu.

Bere tontorretik, iparralderantz, Campo Charro deritzon lautada guztia ikus daiteke, ekialderantz, Tamameseko Mendilerroa, eta Gabriel eta Galanen uharka hegoalderantz, mendilerro beraren gainontzeko mendiez gain.

Bere landaretza, behealdean, haritzez, pinuz eta iraz osatua dago, ia guztia berbasotzearen ondorioz, suteak direla eta. Goikaldea, tontorretik gertu, ia landaretzarik gabe dago, harrizkoa baita. Mendia iparraldetik inguratuz, azken hamarkada honetan, interes turistiko landatarreko gune bihurtu diren herriak daude, La Alberca kasu.

Peña de Francia, El Cabaco herriaren lurraldean dago, non erromatar finkapen bat eta antzinako urre meatzeak izan ziren Las Cavenes ere aurkitzen diren.

Urrea, inguru guztiko apaindura tipikoan aurki daiteke.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Peña de Francia