Peñafielgo gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peñafielgo gaztelua
Castillo peñafiel desde plaza coso valladolid.jpg

Kanpotik ikusita

Herria Peñafiel
Koordenatuak 41°35′48″N 04°06′51″W / 41.59667°N 4.11417°W / 41.59667; -4.11417Koordenatuak: 41°35′48″N 04°06′51″W / 41.59667°N 4.11417°W / 41.59667; -4.11417
Herrialdea  Gaztela eta Leon
Garaia X. mendea
Peñafielgo gaztelua non dagoen adierazten duen Gaztela eta Leon-ko/-go/-eko mapa
Peñafielgo gaztelua

Peñafielgo gaztelua da Espainiako Valladolid probintziako Peñafiel herrian kokaturiko gaztelu bat. Gaztelua muino estu eta luze baten tontorrean eraikia dago, eta, horren ondorioz, itsasontzi batenaren antzeko forma dauka. 1917ko ekainaren 1ean monumentu nazional deklaratua izan zen.

Kokaleku honetan gaztelu bat gutxienez ere X. mendeaz geroztik egon den arren (943. urteko agiri batean jasota agertzen da gazteluaren aipamena), XV. mendean baimendutako berreraikuntza baten emaitza da gaur egun ikus daitekeen eraikina.

Gotorleku honen oinplanoa oso estua eta luzatua da (35 metro inguru zabal, baina 210 metro luze).

Gaztelua bi harresi-lerroz defendatuta dago (bata bestearen barrenean).

Gaztelua Peñafielgo Udalaren jabetzakoa da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peñafielgo gaztelua Aldatu lotura Wikidatan