PechaKucha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errumaniako Cluj-Napocan PechaKutxa gau batean hizlari bat.

PechaKucha edo Pecha Kucha ideiak aurkezteko formato arin eta ez-formal bat da. Formatoaren oinarria 20 x 20 da, hau da, 20 ordenadore-diapositiba 20 segundutan bakoitza.[1] Normalean aurkezpen kreatiboak dira, irudietan oinarrituta. Jatorriz Tokioko (KDa) Klein-Dytham Architectureko Astrid Klein y Mark Dytham sortzaileek 2003an asmatu zuten. Hasierako ideia diseinadoreen bilgune baterako sortu zuten aurkezpen arinagoak eginez eztabaidarako denbora gehiago uzteko eta, aldi berean, ekintzaren dinamika aktiboago izateko.[2]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Pecha Kucha" japonieratik hartutako hitza (ペチャクチャ) da eta bere esanahia hizketako onomatopeia izango litzateke.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PechaKutxa bat jendaurreko aurkezpen mota bat da.

Aurkezle bakoitzak 20 irudi edo diapositiba aurkezteko aukera du, irudi bakoitzak hogei segundotan. Aurkezpen osoak 6 minutu eta 40 segundo irauten du. Ondoren, pausa bat egin ondoren, hurrengo aurkezpena egiten da. Guztira hamalau aurkezpen izaten dira. Orokorrean, diseinu munduan hasi zen ideia aplikatzen eta laster arkitekturan, argazkigintzan eta artea zabaldu zen. Egun arlo oso desberdinetan erabiltzen da, bereziki negozioetan eta hezkuntza munduan. Euskal Herrian Lanbide Heziketako munduan zabaltzen ari da.

Arrakastaren zergatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora gutxian teknika hau mundu osoan zabaldu da eta "PechaKucha Night" edo PechaKucha gauak oso ohikoak bihurtu dira. Hau ulertzeko arrazoi asko daude:

  • Oso formatu erabilgarria da, sarean zintzilikatzeko edo kopiak egiteko garaian,oso espazio gutxi okupatzen dute.
  • Sormena handia eskatzen du baina gero zuzeneko komentarioei ez die tokia kentzen.
  • Arinak dira jendea ez aspertzeko.
  • Denbora gutxian proposamen asko ikus daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]