Pedro Bernardo Villarreal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Bernardo Villarreal
Bizitza
JaiotzaArrasate1669ko maiatzaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLekeitio1740ko otsailaren 19a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta intelektuala

Pedro Bernardo Villarreal Berriz (Arrasate, Gipuzkoa, 1669ko maiatzaren 26a - Lekeitio, Bizkaia, 1740ko otsailaren 19), euskal ingeniari eta intelektuala izan zen.

Pedro Bernardok diseinatutako presa bat

Jauntxoen familia baten semea zen, Aita Pedro Villarreal Ganboa eta ama Maria Saez Andikano Zelaa. Lehenengo urteak Arrasaten eman zituen. Ondoren Bergaran eta Iruñean ikasi zuen, eta handik hamabost urte eginda, Salamancako Unibertsitatera jo zuen. Itxura denez, agintarien idazkaritza-lanetara bideratu zituen ikasketak, Madrilgo agintarientzat idazkari eta aholkulari-lanak eginak baitziren villarrealtarrak. Hala ere, Salamancan, ikasketak utzi eta 18 urte bere buruaren jabe izatea lortu zuen [1].

1694ko urtarrilaren 3an, Maria Rosa Bengolea lekeitiarrarekin ezkondu zen. Bengoleatarrak ere ez ziren edonor. XII. mendean Oñatiko jauntxoa zen Pedro Ladron de Gebararen ondorengoak ziren, eta hainbat dorretxe, errota zein olaren jabe ziren. Bederatzi seme-alaba izan zituzten.

Ezkontza hark bere ikerketak garatzeko aukera eman zion Pedro Bernardori. Gizon polifazetikoa izanez, arlo asko jorratu zituen: ingeniaritza-gaiak ikertzeari ekin zion, basogintza eta politikan ere aritu zen. Bere burdinoletan esperimentu eta froga asko egin zituen hauen ekoizpen eta etekinak hobetzeko. Bere asmakizunen artean arkuzko presak azpimarratu behar dira. Badirudi autodidakta izan zela. [2].

Lekeition tertulia bat sortu zuen beste jakintsu batzuekin: medikuak, arkitektoak, artistak). Ilustrazio aurrekotzat jo daiteke jarrera hau, urte batzuk beranduago Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kideen aintzaindari.

Santiagoko Ordenako zaldun (1690), Lekeitioko erregidore hirutan, Arrasareko alkate behin, ahaide nagusi eta hainbat maiorazkoren jabe izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maquinas hydraulicas de molinos, y herrerias, y govierno de los arboles, y montes de Vizcaya, Madril, 1736

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=12003[Betiko hautsitako esteka] Ostikodun presak, autodidakta baten lanak. Eneko Imaz Amiano
  2. Pedro Bernardo Villarreal de Bérriz: Euskaldunon ekarpena XVIII.eko injeniaritzari=La aportación vasca a la ingeniería del XVIII.- Bizkaiko Foru Aldundia, 1990

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]