Pedro Antonio de Alarcón

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pedro Antonio de Alarcón.

Pedro Antonio de Alarcón (Guadix, Espainia, 1833 - Valdemoro, Espainia, 1891) gaztelania idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliz eta Zuzenbide-ikasketak hasi eta amaitu gabe utzi ondoren literatura eta politikari ekin zion. Madrilen El látigo egunkari antimonarkiko liberalaren zuzendaria izan zen. 1860an bizi izandako barne krisiaren ondorioz aldaketa sakona eragin zuen bere pentsamoldean. Afrikako gerran esku hartu zuen, lekukotasun baliotsua utziz: Diario de un testigo de la guerra de Africa (1859); bi urte geroago bidaia liburu bat eman zuen argitara: De Madrid a Nápoles. Bere gisako ikasketak, kultura heterogeneoa eta etsipena nabarmentzen dira katolizismo esturako itzulera markatzen duen eleberri horietan. Kontalari handiaren dohainak agertu zituen El sombrero de tres picos (1874) kontakizun laburrean eta El escándalo (1875) eleberrian. Tesi obraren ezaugarriak areagotzen dira El niño de la bola (1878) izeneko eleberrian. Halaber, teatroa eta poesia landu zituen. Pikareskaren tradizioaren barne koka daitekeen El sombrero de tres picos haren obrarik ezagunena da eta Alarcoseko errotaria izeneko erromantze andaluziarrean oinarriturik dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Antonio de Alarcón Aldatu lotura Wikidatan