Pedro Delgado

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Perico Delgado Zaragozan, 2004ko Espainiako Vueltan.

Pedro Delgado Robledo, ezagunagoa Perico Delgado izenez, (Segovia, Espainia, 1960ko apirilaren 15a - ) txirrindulari ohia eta telebista esataria da. 1988. urtean Frantziako Tourraren garailea izan zen. Espainiako Vuelta birritan irabazi zuen (1985 eta 1989). Gaur egun TVE espainiar telebistarentzako lan egiten du, kirol esatari.

José Miguel Echávarri eta Eusebio Unzué entrenatzaileen esanetara prestatu zen eliteko txirrindulari gisa. Espainiako txirrindularitzaren loraldiaren aitzindaria izan zen. 1985ean lortu zuen lehen garaipen handia, Espainiako Itzulia irabazi zuenean. Handik lau urtera, 1989an, berriro irabazi zuen, baina nazioarteko ospea Frantziako Tourrak eman zion. 1983an hartu zuen parte lehen aldiz Frantziako Itzuli batean, eta maldan gora, eskalatzaile aparta izateagatik, eta maldan behera, abiada handian jaisteko erakutsi zuen ausardiagatik, nabarmendu zen. Lehen Itzuli hartan bigarren lekua lortu zuen sailkapen nagusian. 1984an, sailkapen nagusian bosgarren zela, bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa, maldan behera zihoala erori eta lepauztaia hautsi ondoren. 1986an ere bertan behera utzi zuen proba ama hil zitzaiola jakin zuenean. 1987an sekulako borroka izan zen bera eta Stephen Rocheren artean; azkenean, Rochek irabazi zuen proba, 40 segundoko aldeagatik. Hurrengo urtean, baina, berak irabazi zuen proba eta zazpi minutu baino gehiago kendu zizkion bigarrenari, Stephen Rooks holandarrari. 1989an gauza bitxia gertatu zen: galdu egin zen eta berandu iritsi zen aurreneko etapako irteerara, Luxenburgon. Hala, denbora asko galduta eta azken lekuan hasita defendatu behar izan zuen aurreko urteko garaipena. Hala eta guztiz ere, azkenean, hirugarren geratu zen, Greg LeMond eta Laurent Fignonen atzetik. Txirrindularitza profesionala utzi zuenean irrati eta telebistako esatari gisa hasi zen lanean.


Aurrekoa
Stephen Roche
Frantziako Tourraren irabazlea
1988
Ondorengoa
Greg LeMond


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Delgado Aldatu lotura Wikidatan