Pedro Fajardo
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Pedro Fajardo de Zuñiga-Requeséns Pimentel | |
| Jaio | 1602 | |
| Mula ( |
||
| Hil | 1647 | |
| Palermo ( |
||
Pedro Fajardo de Zuñiga-Requeséns Pimentel, Vélezko markesa, (Mula, Espainia, 1602 - Palermo, Italia, 1647) espainiar noble eta militarra izan zen.
Filipe IV.a Espainiakoak Aragoi eta Kataluniako erregeorde izendatu zuen, eta 1640ko Kataluniako matxinadan altxatutako kataluniarren askatasun-asmoak zapaldu zituen, Montjuïcen menderatua izan bazen ere. Siziliako erregeorde izendatu zuten 1644an, eta espainiar agintarien bidegabekerien aurkako matxinada bati egin zion aurre: matxinadaren buruzagi guztiak hilarazi zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Aurrekoa Fernando de Andrade |
Nafarroako erregeordea 1638-1640 |
Ondorengoa Francesco Maria Carafa |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |