Pedro Iturralde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pedro Iturralde
Datu pertsonalak
Izen osoa Pedro Iturralde Otxoa
Jaio 1929
Faltzes (Nafarroa Garaia)
Musika
Musika tresnak Saxofoia
Generoa(k) Jazz, flamenkoa
Erlazionatutako musikariak John Coltrane, Tete Montoliú


Pedro Iturralde Otxoa (Faltzes, Nafarroa Garaia, 1929 -) musikari nafarra da, jazz estilokoa.

Flamenkoa eta jazza uztartzen duten lehen musikarien artean dago.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

txikietatik...

Jazz musikan hasi zen gaztetan eta Europako talde batzuetan jo ondoren Jazz flamenkoa izeneko moldean hasi zen 1968an eta jazz mota desberdinak landu ditu harrezkero. Horretarako, "Pedro Iturralde Quartet" talde propioa sortu zuen.

Espainiako zinemarako musika idatzi du (Ramón Comasen Nuevas Amistades, 1963; Gabriel Blancoren La Edad de Piedra, 1967, eta Cualquier mañana, 1968).

Jazz musikaren inguruko lanean jarraitzen du, eta bere laukotearekin munduko jazz jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du. Bakarlari gisa, bestalde, Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Asturiaseko Orkestrarekin, besteak beste, aritu da. Like Coltrane eta Toy konposizioei esker bi aldiz irabazi du Monakoko Nazioarteko Jazz Lehiaketa. 1992an Madrilgo Autonomia Erkidegoaren Musika saria ere eskuratu zuen.

Madrilgo Goi Erret Kontserbatorioan katedraduna da, eta beste unibertsitate eta irakaskuntza zentro batzuetan ere eskaintzen ditu ikastaroak eta mintegiak, betiere konposizioa, grabazioak eta zuzeneko emanaldiak alboratu gabe.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Etnofonias" (1999)
  • "Una Noche en el Central" (1994)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]