Pedro Lopez de Montoia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pedro López de Montoya (Guardia, Araba, 1542 - ¿?), humanista eta pedagogoa.

Biografia

Haren biografian hutsune handiak daude. 1542ko urtarrilaren 12an batailatu zuten baina bere jaiotze data zehatza ez da ezgutzen. Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen, 1563an arteko batxilergoaren titulua eskuratuz. Urte berean Teologia Fakultatean matrikulatu zen. 1569an Salamancako Colegio Trilingüen prebenda bat eskuratu zuen eta ikastetxeko errektoreorde izendatu zuten. 1571an Madrilera joan zen. Han Stúñiga y Requeséns familiaren babesa jaso zuen eta bere bi liburu nagusiak idazteari ekin zion: Libro de la buena educación y enseñanza de los nobles (1595), su tratado pedagógico por excelencia eta De recto usu divitiarum. Inkisizioaren tribunalaren liburuen zentsuratzaile izan zen. Nahiz eta biografiaren arabera apaiz itxura izan, datu hori ez dago dokumentatuta.[1]

Ideia pedagogikoak

Ideia horiek Libro de la buena educación y enseñança de los nobles en que se dan muy importantes avisos a los padres para criar y enseñar bien a sus hijos liburuan jaso zituen. Liburu honetan idazle klasikoen eragina nabaria da, besteak beste, Zizeronena, Plutarkorena, Seneka... Juan Huarte de San Juan medikuaren eugenesia eta eragin psikosomatikoen inguruko eragina izan zuen bestetik ere. Montoyak haurraren psikologia bereziki ikuspuntu erlijosotik landu zuen, heziketa erlijiosoa eta moralaren garrantzia azpimarratuz. Liburuaren helburu nagusia aristokraziaren formakuntza egokiaren bidea erakustea zen eta horretan ezinbestekoa zen haurraren irakaskuntza.

Beste ideia askoren artean, garaikideak diruditen zenbait ideia defenditzen zuen:

  • Edoskitzea, hau da amak haren esneak haurra ekikatzea.
  • Jolasaren garrantzia haurraren garapenean.
  • Irakaskuntza pertsonaren izaerara moldatu behar da.
  • Irakaskuntza goiztiarraren aldeko jarrero, hasiera izaera ludikoz.

Obra

  • De recto usu divitiarium, 1580.
  • Los cuatro libros del Mysterio de la Missa con unas annotaciones sobre el Sagrado Canon, 1591.
  • Libro de la buena educación y enseñança de los nobles en que se dan muy importantes avisos a los padres para criar y enseñar bien a sus hijos. Madril: Viuda de P. Madrigal, 1595.
  • De concordia sacrarum editionum, 1596.

Bibliografia

  • E. Hernández Rodríguez, Las ideas pedagógicas del doctor Pedro López de Montoya, Madril: CSIC, 1947.
  • María Teresa Díaz Allué, "Pedro López de Montoya". Egile batzuk: Textos pedagógicos hispanoamericanos, Ángeles Galino zuzendaria, Madril: Narcea S. A, 1984 (4.arg.), 409-430 or.

Erreferentziak

  1. Ángeles Galino, 647.or.

Kanpo loturak