Peio Martinez de Eulate
Wikipedia(e)tik
(Pedro Martinez de Eulatetik berbideratua)
Peio Martinez de Eulate Maestresalas, pilota arloan Eulate deituraz ezaguna, (Lizarra, Nafarroa, 1979ko abuztuaren 17a) esku huskako pilotari profesional ohia eta politikaria da.
Esku huska, atzelari postuan jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,98 metro luze da, eta 99 kg pisatzen zuen. Estreinako partida 2001eko martxoaren 2an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan; eta azken agurreko partida, berriz, 2010eko abenduaren 5ean, Eibarko Astelena pilotalekuan.[1]
Politikari gisa, Bilduko zinegotzi da Iruñeko Udalean, 2011ko udal hauteskundeez geroztik.[2]
[aldatu] Palmaresa, esku huskako pilotan
- Binakako txapelduna: 2006, 2007
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ «Despedida profesional del pelotari-Navarro Peio Martínez de Eulate, campeón en dos ocasiones del parejas con Irujo en el 2006 y con Ybes Sallaberri (Xala) en el 2007», Pelota, mano y remonte bloga, 2010-12-05.
- ↑ «Beitia y Prudencio Induráin logran su escaño en el Parlamento», Libertad Digital, 2011-05-24.
[aldatu] Kanpo loturak
| Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |