Pedro Mourlane Mitxelena

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pedro Mourlane Mitxelena (Irun, Gipuzkoa, 1885eko irailaren 11 - Madril, Espainia, 1955eko azaroaren 25a) gipuzkoar idazle eta kazetaria izan zen.

Biografia

Literatura- eta historia-ikasketak egin zituen Valladoliden. Literatura kritika-lanak egin zituen gaztetatik eta 1915ean El discurso de las armas y las letras liburua aurkeztu zuen. 1921ean Bilboko La Semana aldizkariaren zuzendari egin zuten eta 1924an La Noche arratseko egunkari erregezalearen zuzendari izan zen. El Liberal egunkariko zuzendaria izan zen 1926-1931 urteetan.

Madrila jo zuen Espainiako errepublika garaian eta talde falangistekin harremanetan jarri zen. 1935ean Cara al Sol himno falangistaren letra idatzi zuen, beste falangista batzuekin batera. Intelektual frankista handienetakotzat hartua izan da.

Obra

  • Inquietudes (Valladolid, 1906).
  • El discurso de las armas y las letras (Bilbo, 1915).
  • Los poetas en lengua vasca o la Poesía Vascongada en el siglo XIX (1918)
  • Arte de repensar los lugares comunes. Alegre versión del tópico y el contratópico de Prensa (Madril, El Grifón de Plata, 1956).

Erreferentziak