Pedro Ramírez Vázquez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Ramírez Vázquez

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1919ko apirilaren 16a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria2013ko apirilaren 16a (94 urte)
Hezkuntza
HeziketaAcademy of San Carlos (en) Itzuli
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, diseinatzailea, unibertsitateko irakaslea, hirigilea, Funtzionarioa, artista bisuala eta politikaria
Enplegatzailea(k)Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaNazioarteko Olinpiar Batzordea
Academy of the Kingdom of Morocco for Royaume (en) Itzuli

Pedro Ramírez Vázquez (Mexiko Hiria, Mexiko, 1919ko apirilaren 16a - ibidem, 2013ko apirilaren 16a) mexikar arkitektoa izan zen. Bere eraikinen handitasunagatik eta mexikar sustraiko arkitektura-molde plastikoagatik da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egin zuen lanik ezagunena herri-eskola (1958) prefabrikatua zen, Milango XIII. Hiru Urteko sari berezia jaso zuena. Mexiko Hiriko Antropologia Museoa (Museo Nacional de Antropología) (1964) da monumentalismo horren beste erakusgarri bat; aretoak patio laukizuzen zabal baten inguruan daude antolatuta; sarreraren mutur batean, egituraren parte gisa, euritako erraldoi moduko bat dago, eta egitura horren erditik, eusten dion zutabea inguratuz, ura erortzen da etengabe, errezel bat bailitzan. Iturri erraldoi hori Tlaloc euriaren jainkoaren irudikapena da. Obra hori, oro har, duintasun nazionalaren irudikapena da, kolonaurreko kulturen eta hispaniar kulturen arteko nahasketaren erakusgarri bat, eta mexikar arkitekturaren ezaugarri nagusien bilduma: patioa eraikuntzaren elementu nagusi gisa erabiltzea, patioaren inguruan antolatutako espazioak, paisaiarekiko adostasuna, materialak eta egiturak koloreak errespetatuz erabiltzea, eskulangintzako akaberak eta abar. Museoak Sao Pauloko VIII. Bienalaren saria irabazi zuen 1965ean.

Pedro Ramírez Vázquezen garrantzi handiko beste obra batzuk: Juarez hiriko Museo Nazionala eta Iraultzaren Museoa; Arte Modernoko Museoa; Historia Galeria (Mexiko Hiria); Azteca Tlalpan futbol zelaia; eta Guadalupeko eliza. Halaber, obra txikiagoak egin ditu: Coyoacan eta La Lagunillako azokak; Omega eraikinak; Hegazkin Konpainiaren eraikina; eta beste instituzio eta erakunde batzuen eraikinak.

Sari asko irabazitakoa zen, bai Mexikon, bai Mexikotik kanpo; horien artean aipagarrienak Arteen Sari Nazionala eta Frantziako Arkitektura Akademiaren Urrezko Domina ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Ramírez Vázquez Aldatu lotura Wikidatan