Pedro Urtsua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pedro Urtsua
Pedro Urtsua
Datu pertsonalak
Izen osoa Pedro Urtsua Diez de Armendaritz
Jaio 1520 aldean
Urtsua jauregia, Arizkun
Baztan, Nafarroa (Euskal Herria)
Hil 1561eko urtarrilaren 1a
Marañon ibaiaren ingurua,
Amazonas ohiana
(Peru)

Pedro Urtsua Diez de Armendaritz (Arizkun, Baztan, Nafarroa, 1526 – Marañon ibaiaren ingurua, Hego Amerika, 1561) konkistatzaile eta esploratzaile euskaldun ospetsua izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1520 aldean[1] jaio zen, Nafarroako Baztan haranean dagoen Arizkun herrian, bere sendiaren jabegoa zen Urtsua jauregian hain zuzen ere. Tristan Urtsua Henrikez Lakarra eta Leonor Diez de Armendaritz Beraitz zituen guraso. Aita Baztango beaumondar sendikoa zen, ama berriz Tuterako agramondar sendikoa.

Bere abizenek adierazten duten bezala, beregan Nafarroako Erresumako leinu loriatsuenak elkartu ziren, zaldun eta gerlarien sendiak, Nafarroako Erresumako bizitza politikoan beti nabarmendu zirenak.

Ameriketara iristea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillan behin itsasoratu eta gero, 24 urte bete berri zituelarik (Zudaire: 1980) 1545an Indietako Kartagenan leorreratu zen, bere sendiko anai zaharrena zen Migel jada Urtsua dorretxearen oinordeko bilakatu zelarik. Bere lehengusu edo osaba eta Nueva Granadako agintaria zen Migel Diez de Armendaritzekin batera ibili zen. Azken honen Santa Féko ordezkari militar gisa jardun zuen, postu hori bereganatzean, bertako agintarien gartzelaratze eta ordezkapenen bidez bere agintea inposatzea lortzen du, honela Indietako legeak betearaziz. Gonzalo Pizarroren matxinadaren (1546-1548) aurkako zapalkuntzan eskuhartuko du.

Espedizioak eta konkistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtsuak 1549an sortutako Pamplona hiria.

Bere espedizioak gaur egungo Panamatik Amazonia zabaleraino hedatu ziren. 1549an, Andeetarako barneraldi batean zehar, Zubiako haranean (Nueva Granda) Pamplona izeneko hiria sortu zuen, gaur egungo Kolonbian kokatua dagoelarik eta bere unibertsitatea bere barnealdean duen Armen Plazan nafar honen oroimenezko irudi bat altxatua duelako ospetsua delarik. Urrez eta harribitxizko mehategi ugari dituzten lurraldeak konkistatu zituen (1551). Muzo indiaren baketze edo baretzeak Indietan zehar sona handia eman zion, bere pertsonaren inguruan bere bertute eta lorpenei buruzko nolabaiteko kondairazko ospe bat sortu zelarik, halere aurkaririk ez zaizkio falta izan. 1553an Tumunga haraneko lursailetan Nafarroako Tudela (gaur egungo Tudela de Muzos) sortu zuen, nahiz eta fundazio honek indiarren ekintza suntsitzailearen ondorioz aurrera egin ezinik gelditu zen. 1551an Santa Martako Justizia Nagusiaren izendaketa jaso zuen, tairondar indiarrekin nekagaitz borrokatuko da, azkenik 1553an gaixorik eta zauriturik dagoelarik, entzule berriak ordezkatuko duen arte.

Panaman esku hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintari berriekin dituen tirabiren ondorioz legez kanpo jartzen dute, 1555-1558 urteen arten Panaman aurkitzen da, handik ere oraindik Euskal Herrira Urtsuako oinordekotza eta etxea mantentzeko dirua bildatzen duelarik. Han Cañeteko markesa ezagutuko du, honek Bayamo erregearen zuzendaritzapean eta piraten laguntzarekin altxatu diren beltz zimarroien aurkako erreprimitze lana eskainiko dio. Bere kanpainia militarra Bayamori eginiko segadarekin amaituko da, errege hau gatibu egin eta Limara bidaliko duelarik.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Urtsua El Doradoren bila zihoan espedizio baten buru abiatu zen, Marañon ibaiari jarraituz. Abiatu eta hiru hilabetera, espedizioko kideetako batzuek, Lope Agirrek zuzendurik, Pedro Urtsua eta haren maitalea erail zituzten, 1561eko urtarrilaren 1ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Pedro de Ursúa Díez de Armendariz», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.