Pedro de Alvarado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro de Alvarado
Pedro de Alvarado
Datu pertsonalak
Izen osoa Pedro de Alvarado y Contreras
Jaio 1485
Badajoz, Extremadura (Espainia)
Hil 1541eko uztailaren 4a
Guadalajara (Espainia Berria)

Pedro de Alvarado (Badajoz, 1485 - Guadalajara, Espainia Berria, 1541eko uztailaren 4a) espainiar konkistatzailea izan zen.

Bizitza

Kubako konkistan esku hartu ondoren, Hernán Cortésen laguntzailerik leialenetako bat izan zen Mexikon. 1520an, Cortés Pánfilo de Narváezen aurka borrokatzera atera zenean, Alvarado gelditu zen azteken hiriburuko agintari; matxinada prestatzen ari zirenaren susmoak hartuta, izugarrizko zapalkuntza bideratu zuen. Horren ondorioz, aztekak altxatu ziren; Cortés itzulirik, bien artean menderatu zituzten indiarrak, baina hiritik alde egitea erabaki zuten Gau Ilun famatuan (1520ko ekainaren 30a).

Otumbako guduan eta Tenochtitlaneko setioan (1521) esku hartu zuen. 1523an, Erdialdeko Amerikara abiatu zen, kitxe indiarren aurka borrokatu zen, eta Guatemalaz eta El Salvadorrez jabetu zen. 1526an Cortési lagundu zion zenbait gobernari altxatu zirenean. Espainiara itzulirik, 1527an Karlos V.ak Guatemalako gobernari izendatu zuen. 1539an, Hondurasen lehorreraturik, altxaturiko indiarren aurkako guduan hil zen.

Bibliografia

  • Gustavo González Villatoro: El testamento del Adelantado Don Pedro de Alvarado. El hombre y el mito. San José, Costa Rica: Promesa, 2007.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro de Alvarado Aldatu lotura Wikidatan