Pedro de Valdivia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valdivia, Francisco Mandiolak egindako erretratuan.

Pedro de Valdivia (Villanueva de la Serena, Badajoz, Espainia, 1497ko apirilaren 17a - Tucapel, Txile, 1553ko abenduaren 25a) espainiar konkistatzailea izan zen.

Biografia

1535. urtean Francisco Pizarrorekin batean Peru konkistatu ondoan Txilera abiatu zen, eta Santiago (1541), Valparaíso (1544), Concepción (1550) eta Valdivia (1552) hiriak sortu zituen. Txileko Kapitain Nagusi izendatu zuten. 1553. urtean araukaniarrek hil zuten.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro de Valdivia Aldatu lotura Wikidatan