Peig Sayers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peig Sayers

Bizitza
JaiotzaDún Chaoin, 1873
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaDingle, 1958 (84/85 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HizkuntzakIrlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakautobiografialaria
Genero artistikoamemoriak
autobiografia
narratiba
Ipuina

Discogs: 5785316 Find a Grave: 6522708 Edit the value on Wikidata

Peig Sayers (1873, Dún Chaoin1958ko abenduaren 8a, An Daingean) irlandar idazle eta istorio kontalari bat izan zen ("Seanchaí"). Irish Folklore Commission erakundeko Seán Ó Súilleabháin agiritegizainak "azken denboraldiko emakumezko istorio kontalari handiena" izan zen.

Dún Chaoin udalerrian jaio eta neskame gisa lan egin zuen. Halere, Blasket uharteetako Pádraig Ó Guithín arrantzalearekin ezkondu eta uharte horietara bizitzera lekualdatu zen.

Peig Sayersen ama hizkuntza irlandera izan arren ez zegoen alfabetatua, nahiz eta haurra zelarik eskolan ingelesezko ikastaroak jaso izan. Hortaz, bere istorioak Irish Folklore Commission erakundeko Seosamh Ó Dálaigh kideari eta British Museumgo Robin Flower doktoreari diktatu zizkien.

Peig Sayersek bere seme Micheál-i irlanderazko bere autobiografia bat diktatu zion, 1936an idazlan hau Peig izenburuaz argitaratu zen. Gaur egun oraindik Irlandako ikastetxe askotan irlanderazko ikasgaian derrigorrezko irakurgaia izan ohi delarik.

1953. urterarte uharte horietan bizitzen egon zen, urte hartan Irlandako Gobernuak hustuarazi eta bertako biztanleak lur lehorra lekualdatu zituen arte. Pig Sayers An Daingean/Dingle udalerriko ospitalera eraman zuten, 1958an hil zelarik. Bere seme-alaba guztiak, Micheál ez ezik, EEBBra emigratu zuten, gaur egun bere ondorengoak Massachusetts estatuko Springfield hirian bizi direlarik.

Jada zahartzaroan bera eta bere bizipenei buruz mintzatzean honako hau aipatu zuen:

« Emakume oso zaharra naiz, hanka bat hilobian eta bestea ertzean dudala. Jaio nintzen egunetik gaur egun arte alaitasun eta estuasun ugari igarotakoa. Etorkizunak prestatu zidanaren erdia edo herena jakin izan baldin banu, nire bihotza ez zen nire lehenbiziko egunetan zen bezain ausart eta kementsua izango. »
Peg Sayers.

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TG4 telebista kateko Paddy Whackery telesaioan Fionnula Flanagan aktoreak irlanderarengan fedea berrezartzeko Dublin hirira bidalia izan zen Peg Sayersen mamuaren papera antzeztu zuen.