Peio Etxeberri-Aintxart
- Artikulu hau historialari eta politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberri (Argipena)».
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Jaio | 1973 | |
Baiona ` ( Lapurdi) |
Peio Etxeberri-Aintxart[1] (Baiona, 1973 -) Euskal Herriko historialari eta politikaria da. Batez ere Historia Garaikidea ikertzen du.
Biografia
Historia ikasketak Paue eta Bordelen egin zituen[2].
Arlo politiko-sozialean Demoak mugimenduko kide eta bozeramaileetakoa izan zen[3][4]. Ezkerreko abertzalea, Donibane Lohizuneko zerrenda abertzalearekin zinegotzia da[5] eta Abertzaleen Batasuna alderdiko eleduna da[6].
Egun Elkar kultura arloko enpresan ari da lanean, argitalpenen zuzendari[7][8].
Lanak
Euskalduna izan arren, bere orain arteko lan argitaratu gehienak frantsesez izan dira; badira euskaraz eta frantsesez direnak.
- Euskal rock'n' rolla. Histoire du rock basque, Atlantica, 2001; Colette Larrabururekin batera[9].
- Dictionnaire thématique de culture et civilisation basques, Pimientos, 2004.
- Le Mouvement culturel basque II, Elkar; beste batzuekin batera.
- Habiter son pays. Question immobilière et foncière en Pays basque Nord, Gatuzain, Larresoro; Maite Goihenetxe eta Pierre Visslerrekin batera.
- Euskal Herria: Historia kondatzen duten 40 tokiak / Les 40 lieux qui font l’histoire, Ondarea, 2009; Peio Etxeberrirekin batera[10].
- Louis XIV et le Pays Basque, Elkar, 2010.
- Initiation à l'histoire du Pays Basque, des origines à nos jours, Elkar, 2011.
- Le mouvement Enbata, Jon Etxeberri-Aintxartekin batera, Elkar, 2013.
Erreferentziak
- ↑ Frantseserako sortutako grafian Etcheverry-Ain(t)chart.
- ↑ Pays basque en raccourci, Sud Ouest, 2011ko azaroaren 14a.
- ↑ Demoen webgunea.
- ↑ Presoen sakabanaketa salatzeagatik bost demo epaituko dituzte Baionako auzitegian, Gara, 2007ko martxoaren 18a.
- ↑ Etxeberri-Aintxart Herriko Etxearen batzordeetako kide.
- ↑ Donibandarra eledun gisa Berriaren webgunean.
- ↑ Elkar Fundazioaren webgunea.
- ↑ Au Pays basque, tout le monde aspire à la paix, Ouest-France.
- ↑ Liburua Badok webgunean.
- ↑ Liburua EKEren webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Aberri txiki, aberri handi hitzaldia.
- Historialaria ARIHPB elkartearen webgunean.