Pelageya Polubarinova-Kotxina
Wikipedia(e)tik
Pelageya Polubarinova-Kotxina (Errusiar Inperioa, 1899 - Sobietar Batasuna, 1999) matematikaria izan zen. Sobietar Batasuneko matematikari eta zientzialari gailenetako bat. Moskuko Unibertsitateko hidromekanika saileko zuzendari izan zen. Errusiako Zientzien Akademiako adar bat Novosibirsken ezartzea lortu zuen. Hidrodinamika aplikatuen saileko zuzendari izan zen Hidrodinamikako Institutuan, eta teoria mekanikoko saileko buru Novosibirskeko Unibertsitatean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.