Pelé
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Edison Arantes do Nascimento | |
| Ezizena | O Rei Pelé | |
| Jaio | 1940ko urriaren 23a (72 urte) | |
| Três Corações, Minas Gerais ( |
||
| Posizioa | Aurrelaria | |
| Garaiera | 1,73 m | |
| Oraingo taldea | Erretiratua | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1956-1974 1975-1977 |
Santos FC New York Cosmos |
1120 (1087) 107 (64) |
Edison Arantes do Nascimento, batez ere Pelé ezizenez ezaguna, (Três Corações, 1940ko urriaren 23a - ) munduko futbol jokalaririk ezagunenetarikoa da.
1.284 gol sartu zituen haren karrera osoan, futbol profesionalaren goleatzailerik onena izanda. Partida bakar batean sartutako gol kopururik handiena 1964an lortu zuen, 8 gol erdietsiz (Santos 11-Botafogo 0). 1959ko denboraldian 127 gol sartu zituen, inoizko altuena.
"Mendeko Atleta"ren titulua jaso zuen 1981ean, "L'Equipe" kirol-egunkari frantziarrak emanda.
Eduki-taula |
Brasilgo selekzioa [aldatu]
Brasilgo selekzioarekin 92 partida ofizial jokatu zituen eta taldeko historiaren goleatzailerik onena da 95 gol ekin, baita Munduko Txapelketetan Brasilekin inoizko onena (12 gol). 1958an bilakatu zen Munduko Txapelketa lortzen futbolaririk gazteen. Haren azkeneko partida 1971eko uztailaren 18an izan zen, Brasil-Jugoslavia zehazki.
Futbol klubak [aldatu]
Brasilgo Santos FC taldean jokatu zuen 1956tik 1974 arte. Ondoren, New York Cosmos talde estatubatuarrean aritu zen 1975etik 1977 arte.
Tituluak [aldatu]
- Munduko Txapelketa: 1958/1962/1970.
- Kluben arteko Munduko Txapelketa: 1962/63.
- Ameriketako Askatzaileen Kopa ("Taça Libertadores da América"): 1962/63.
- Brasilgo Kopa: 1961/62/63/64/65 /66 /67 /68 /69 /70 / 71.
- Rio-São Paulo: 1959,1963,1964,1966 eta 1968.
- "Campeonato Paulista": 1958/60/61/62/64/65/67/68/69/73.
- Ipar-ameriketako Txapelketa: 1977 (NY Cosmos).
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]