Pello Errota

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pello Errota 1916an

Pedro Jose Elizegi (Asteasu, 1840 - Asteasu, 1919), "Pello Errota" ezizenez, euskal bertsolaria izan zen. Bizibidez errotaria bazen ere, bertsoa lanbide osagarri gisa erabili zuen lehen bertsolarietakoa izan zen. Umoretsua eta plaza bertsolari bikaina izan zen, Euskal Herriak eman duen bertsolari on eta jorienetarikoa. 1895. urtean Argentinara joan zen, hara joandako euskaldunen aurrean kantatzera.

Mikaela Elizegik bere alabak Antonio Zabalari aitaren bizitzaren gorabeherak kontatu zizkion, eta Zabalak, elkarrizketa haiek grabaturik, Mikaelaren kontakizunak hitzez hitz idatziz jarri eta liburu batean argitaratu zituen: Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.