Pello Mari Otaño

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pedro Mari Otaño Barriola (Zizurkil, 1857-Rosario de Santa Fe, 1910), gipuzkoar bertsolaria izan zen. Bertso paperengatik da batez ere ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen. Gaur egun oraindik oso ezagunak dira Ameriketatik bidaltzen zituen bertso paperak.

[aldatu] Biografia

Pedro Mari 1857ko urtarrilaren 26an jaio zen Zizurkilgo Errekalde baserrian. Aita Pedro «Errekalde Zaharra» eta osaba Jose Bernardo ere bertsolariak zituen. Gazte zelarik, Otaño familia Donostiako Amara auzora joan zen bizitzera.

Txirritarekin eta Udarregirekin ibili zen bertsotan, baina, batez ere, bertso jarriengatik da ezaguna: Mutil koxkor bat, Ameriketako panpetan, Lagundurikan danoi, Txepetxa, etab, dira haren bertso sail ezagunenak. Argentinara joan eta Buenos Aires hiriburuko Laurak-bat etxeko euskarako irakaslea izan zen. Alkar olerki bilduma eman zuen argitara Argentinan 1904. urtean eta Artzai mutilla opera, 1906an. Bi aldiz egin zuen Ameriketara joan-etorria.

Bat-bateko bertsogintzarako eztarriak ez zion gehiegi laguntzen, eta «Katarro» ezizena jarri zioten. 1930ean Olerki onenak Alkar izeneko bertso bilduma kaleratu zioten. Itxaropena argitaletxeak beste argitalpen bat egin zuen 1959an. Otañoren bertsoen ezaugarri nagusietako bat lirismoa da; izan ere, herriaren izpiritua inoiz baztertu ez bazuen ere, haren bertsoek sarritan poesiaren landuaren balioa dute.

Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak