Peloponesoko Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:54, 26 urtarrila 2016
Peloponesoko Gerra
Gerrako aliatuak
DataK. a. 431-K. a. 404
Lekua Grezia
EmaitzaPeloponesoko Ligaren garaipena
Gudulariak
Peloponesoko Liga (Espartak zuzenduta) Deloseko Liga (Atenasek zuzenduta)
Buruzagiak
Arkidamo II.a
Brasidas
Lisandro
Alzibiades
Perikles
Kleon
Nizias
Alzibiades
Demostenes
Galerak
2.256+ 4.130+

Peloponesoko Gerra K. a. 431tik K. a. 404ra arte iraun zuen Atenas eta Espartaren arteko guda izan zen. Hiri hauek izan ziren mediar gudetan aurrea hartu zuten hiriak eta eredu politiko eta gizarte-eredu kontrajarriak adierazten zuten:

Atenas eta Deloseko Ligako bere aliatuek joera demokratikoa adierazten zuten. Atenastar hiritarrek bere kulturaz harro zeuden, eta filosofia eta artea maite zituzten. Esparta eta Peloponesoko Ligako bere aliatuek oligarkia aristokratikoarekin bat egiten zuten. Espartako hiritarrak gudarako prestatzeko hartzen zuten denbora osoa. Liskarraren arrazoia, Heladearen inguruko nagusitasuna eta hiri biek zeukaten areriotasuna izan zen eta Italiako Hegoaldeko eta Siziliako merkataritza-interesen ondorioz hasi zen.

Historialariek betidanik hiru ataletan zatitu dute guda aroa. Haien tartean bakegune txikiak egon ziren. Lehenengo zatia K. a. 431tik K. a. 421ra iraun zen eta Nicias bake akordioarekin amaitu zen. Bigarren zatian Atenastarrek Hego Italiako hirien kontrako espedizio bat egin zutem, baina porrot hutsa izan zen eta Esparta zaleek armada osoa garaitu zuten K. a. 431urtean.

Atenastarrek Helesponto ondoan dagoen Egospotamosen izandako porrotak liskarrari amaiera eman zion eta Espartaren nagusitasunari bidea zabaldu zion. Hurrengo urtean, K. a. 404an, Atenasek amore eman zuen eta Hogeita hamar Tiranoen gobernua ezarri zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peloponesoko Gerra Aldatu lotura Wikidatan
Historia
Grezia
Artikulu hau Greziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.