Penate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Penateen aldarea, Herculaneumko hondakinetan.

Penateak edo Di Penateak, erromatar mitologian, jatorrian, etxeko biltegiaren jainko babesleak ziren (izatez jeinuak). Ondoren, etxeetako jainko bihurtu ziren, etxe guztia babestuz (penate familiarrak edo txikiak), estatuaren babesleak ere bazeudelarik (Penate publikoak edo nagusiak). Larekin, Jeinuekin eta Larvaeekin lotua zegoen. Penateak, Propertziok aipatzen ditu.

Izena, Penusetik dator, etxeko jakitoki edo biltegia dena. Hasieran, jakitokiak zaintzeaz arduratu ziren, ondoren, etxe osora hedatzeko. Eguneroko janariaren zati bat eskaintzen zitzaien, irudikatzen zituzten irudien bihotzean jarri behar zirenak.

Hiriko magistratuek, zin egiten zuten Penate publikoen aurrean. Batzuetan, penateak, gazte bikote bat bezala irudikatzen ziren. Erromako Velia muinoan, eurei eskainitako tenplu bat zegoen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Penate Aldatu lotura Wikidatan