Pennsylvaniako Unibertsitatea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pennsilvaniako Unibertsitatea, Pennsilvaniako Estatu Unibertsitatearekin nahastu behar ez dena, AEBetako Pennsylvania estatuko Philadelphia hirian dago, eta Ivy League deritzona osatzen duten zortzi unibertsitateetako bat da. 1749an sortu zuen, Benjamin Franklin politikari eta fisikariak. AEBetako eta munduko unibertsitaterik ospetsuenetakotzat hartua, Wharton Business School ospetsuaren egoitza da, baita AEBetako lehen medikuntza eskolarena ere. Fakultate bat baino gehiago izaten lehenengo amerikar instituzioa izateagatik eta unibertsitate bezala onarpen ofiziala lortzen lehena izateagatik, teknikoki, AEBetako lehen unibertsitatetzat hartzen da.

Penn, hau baita unibertsitatearen izen labur ofiziala, ikasleak onartzerako orduan oso zorrotza da, eta ez du edonor onartzen. Gaur egun, Estatu Batuetako laugarren unibertsitaterik hoberena bezala sailkatua dago, Harvard, Princeton eta Yale unibertsitateen ondoren, U.S. News and World Reportaren arabera.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako taldea, Penn Quakers da.

Pennsilvaniak, NCAA leihaketetan parte hartzen du, eta bertako kirolariei, Quakers deitzen zaie.

Unibertsitateko toki garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pennsylvaniako Unibertsitatea Aldatu lotura Wikidatan