Pennsylvaniako aleman
| Pennsylvaniako alemana Pennsilfaanisch Deitsch |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | ||
| Eskualdea: | Pennsylvania, Ohio, Indiana eta Ontario | |
| Hiztunak: | 250.000 | |
| Hizkuntza familia: | Indo-Europarra Mendebaldeko Germaniarra Germaniarra Aleman Garaia Sortalde Erdiko Alemana Pennsylvaniako alemana |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Ez | |
| Erakunde araugilea: | Ez du inork arautzen | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | gem | |
| ISO 639-3: | pdc
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Pennsylvaniako alemana (alemanez Pennsilfaanisch-Deitsch, Pennsilfaani-Deitsch, Pennsylvania Deitsch edo Deitsch soilik, eta ingelesez ofizialki Pennsylvania German, nahiz eta ohikoena bertako jendeak hizkera herrikoian Pennsylvania Dutch edo soilik Dutch deitzea da) Aleman Garaiaren (alemanaz Westmitteldeutsch) aldaera edo azpidialektoa da. Ipar Amerikan 250.000 hiztun inguru ditu.
Ingeleraz Pennsylvania Dutch deitzen zaio, alemanezko deutsch hitzarekin ingeles hiztunek sortutako nahasketa okerraren ondorioz, ingeleraz berez alemaniarra "German" baita, aldiz Dutch hitzak holandarra esan nahi du.
Gaur egun hizkuntza honen hiztun gehiengoa antzinako menonita ordenako eta amish sektetako kideak izan ohi dira; Estatu Batuetako Pennsylvania, Ohio eta Indiana; eta Kanadako Ontario estatuetan bizi dira..
|
|||||||||||