Pentatloi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pentatloiko bost probetatik hiru erakusten dituen irudia: halterak, disko jaurtitzaile bat eta xabalina jaurtitzaile bat ikus daitezke. K.a. 490. urtetik datatua dagoen irudia

Pentatloia Antzinateko jatorrizko Olinpiar Jokoetan, bost probez osatutako lehiaketa atletiko bat zen. Egungo Olinpiar Jokoetan, Pentatloi modernoagatik ordeztu zen.

Proba konbinaketa hau, Antzinako Grezian egiten zen, Olinpiar Jokoetan eta Panheleniar Jokoetan. Honako bost proba hauek osatzen zuten antzinako pentatloia:

Pentatloian parte hartzen zuten atletak, besteen gainetik zeudela jotzen zen, eta euren entrenamendua, soldadutzaren zati zen, bost proba horiek gerran oso erabilgarritzat jotzen bait ziren.

Stadion probaren garailea, lehiaketa osoaren garailetzat hartzen zen. Gauza bera gertatzen zen luzera jauzikoa, disko jaurtiketa eta xabalina jaurtiketa probetako garailea berbera bazen. Ez zegoen beste bi probak ospatzeko beharrik eta aurreko hiru probak irabazi zituena garailetzat jotzen zen. Borrokako proba, horretarakotxe bakarrik prestaturiko hareazko hobi batean egiten zen. Antzinateko Olinpiar Jokoetan, proba hau Zeusen tenplutik kanpo aurkezten zen, besteak estadioan gertatzen ziren bitartean.

Borroka eta disko jaurtiketako probek, oinarrian, egungo bertsioen arau berberak zituzten, besteek, ezberdintasun nabarmenak dituzten bitartean:

  • Xabalina jaurtiketa proban, xabalinak, amentum izeneko larruzko heldutoki bat behar zuen jaurti ahal izateko.
  • Stadionaren distantzia oso ohiz kanpokoa da, beste proba batzuetan 180 metro korrika egitea ez ohikotzat jotzen baitzen.
  • Luzera jauzilariak, halter izeneko pisu bereziak erabiltzen zituen esku bakoitzean, bultzada hartzeko. Ikerketa batzuek argitu dituzten datu batzuengatik, jauzi hau egungo jauzi hirukoitzaren antzekoagoa litzateke.

Pentatloia, Antzinako Greziako gainontzeko olinpiar lehiaketa guztiak bezala, biluzik egiten zen.