Per un pugno di dollari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Per un pugno di dollari
Datuak
Jatorrizko izenburua Per un pugno di dollari (ITA)
A Fistful of Dollars (USA)
Urtea 1964
Generoa Spaghetti western
Herrialdea ItaliaItalia
EspainiaEspainia
Iraupena 99 min.
Aurrekontua  ? $
Zuzendaria
Sergio Leone
Ekoizleak
Arrigo Colombo
Giorgio Papi
Peter Saint
Gidoilariak
A. Bonzzoni
Víctor Andrés Catena
Jaime Comas Gil
Sergio Leone
Aktoreak
Clint Eastwood
Marianne Koch
Antonio Prieto
Gian Maria Volonté
José Calvo
Margarita Lozano
Musikagileak
Ennio Morricone
Argazkilariak
Massimo Dallamano
Federico G. Larraya
Jatorrizko hizkuntza
[[]]

Per un pugno di dollari italieraz eta A Fistful of Dollars ingelesez 1964an filmatutako Spaghetti western bat da, Clint Eastwood ospetsu bihurtu zuen lehena eta genero honetako hoberenetakotzat hartzen dena. Sergio Leoneren Dolarraren trilogia hiru filmeko taldea osatzen duten lehena da. Gaztelaniaz Por un puñado de dólares eta frantsesez Pour une poignée de dollars izena eman zioten.

Istorioa, Akira Kurosawak 1961ean zuzendutako Yojimbo filmean oinarrituta dago.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1872. urtea da. Joe (Clint Eastwood), Iparraldeko zalditeriaren sarjentu ohi bat, San Miguelera doa. Mexiko eta AEBen arteko mugan dagoen herri bat da, non, nahas-mahasa nagusi den eta gaizkileak eta emakume alargunak oso ugari diren. Herri honetan, bi familia, Rojotarrak eta Baxtertarrak, lurraldearen nagusitasuna lortzeko lehian ari dira. Rojotarrek, alkohol trafikoagatik, eta Baxtertarrek, arma trafikoagatik.

Rojotarrek konboi militar bati egindako erasoa ikustean, Joek, bi familien arteko gudu bat sortzen du, soilik urrea aurkitzeko. Borrokan murgilduta dauden bitartean, Joe San Migueletik aldentzen da, eta utzitako meatze batetara doa, bere zauriak sendatzeko, eta, Ramon Rojo (Gian Maria Volonte) handiari aurre egiteko.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nastro d'argento: Ennio Morriconeren musikagatik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]