Perbertsio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kartelean japonieraz zera dio: "Kontuz perbertituekin!".

Perbertsioa (latineko pervertĕre hitzetik dator)[1] kultura eta garai bateko moralak ezartzen duen bide normaletik desbideratzen den jokabidea da, bereziki sexualitateari dagokionean, nahiz eta sexualitatean parafilia terminoa hobesten den psikologoen artean desbideratze horiek izendatzeko. Senen eta jokabidearen okerreko joera esaten zaio. Sexu jokabide ez ohikoa adierazteko erabiltzen da batez ere.[2]

Kontzeptuaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspegi desberdinak daude: batean perbertsio kontzeptua subjektiboa da, eta bere aplikazioa gizabanakoaren arabera aldatzen da.[3] Beste ikuspegi batean perbertsioa objektiboki egiazko moralaren degradazioa da. 1660ko hamarkadan sortu zen jatorriz perbertsio kontzeptu bat, "egiazkotzat jotzen den doktrina edo sistema bat baztertu duena".[4] Perbertituaren zentzua sexu termino gisa 1896an eratorria izan zen, eta jatorriz sexualitateen aldaerei aplikatu zitzaien. edo terminoa erabiliz norberak edo taldeak kaltegarritzat jotzen zen sexu portaera.

Kontzeptua psikoanalisian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza sexualitatearen askotariko adierazpenak XIX. mendeko psikiatriak bildu zituen kontzeptu horrekin: besteak beste, fetixismoa, pedofilia, erakuskeria edo exhibizionismoa, sadomasokismoa, voyeurismoa eta beste perbertsio asko. Horietako batzuk gaur egungo psikiatriak bildu ditu, parafilia kontzeptuaren azpian, eta beste batzuk, hala nola homosexualitatea, ez dira aintzat hartu.[5]

Psikoanalisian, perbertsioa entitate teknikoa da, orain arte indarrean egon dena, baina ez du gutxiespenezko konnotaziorik. Hasiera batean Sigmund Freudek erabili zuen terminoa, eta psikiatria klasikotik jaso zuen, baina kontzeptualki erabat birdefinitu zuen. Geroago, zenbait ñabardurarekin, psikoanalisi-eskoletan erabiltzen jarraitu da, Jacques Lacanen egitura-klinikan leku nagusi bat hartuz, hiru egitura-posizioetako bat baita, neurosiarekin eta psikosiarekin batera.

Era berean, psikoanalitiko terminoak sexu-lehentasunak ezarritako arauarekiko desbideratzeari egiten dio erreferentzia. Lan freudianoan, ez dago konnotazio iraingarririk edo irizpen balorikorik, batez ere 1905ean Sexu-teoriaren gaineko hiru saiakera argitaratu zirenetik; han, sintomak eratzeko mekanismoak azaltzeko testuinguruan, Freud-ek neurosia "perbertsioaren negatibo" gisa definitzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Santamaría Hernández, María Teresa (2018). «Perversio», Diccionario Latino de Andrología, Ginecología y Embriología desde la Antigüedad hasta el siglo XVI (DILAGE). Erroma - Turnhout: Brepols. 709-710 or.
  2. https://www.euskadi.eus/web01-s2osa/eu/contenidos/termino/_c04811/eu_p_1289/p1289.html
  3. Martins, Maria C.; Ceccarelli, Paulo koegilea. "The So-called "Deviant" Sexualities: perversion or right to difference?" Wayback Machine Presented in the 16th World Congress. "Sexuality and Human Development: From Discourse to Action." 2003ko martxoaren 10-14, Habana, Kuba.
  4. https://www.etymonline.com/word/pervert
  5. Roudinesco, Elisabeth; Plon, Michel (2008): «Perversión». Diccionario de Psicoanálisis. Jorge Piatigorsky eta Gabriela Villalba itzultzaileak. Buenos Aires: Paidós. 826 or. ISBN 978-950-12-7399-1.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]