Percival Christopher Wren

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Percival Christopher Wren (Deptford, Londres, Ingalaterra, 1885 - Londres, 1941), abentura nobela landu zuen idazlea. Maisu baten semea. Wrenen literatur eragiletzat aipatzekoak dira Frederyck Marryat, R.M. Ballantyne edota Henry Rider Haggard. Oxforden ikasi zuen eta artean graduatuta, mundu zabalean bidaiatzen ibili zen sasoi batean, Britainia Handiko Zalditerian izena eman arte. Nora eta Afrikan ziharduen Frantziako Atzerritar Legiora jo zuen, bost urte luzean Aljerian eta Marokon aritu zelarik. Gerora Indiara egin zuen, eta hamar urtez Bombay hirian izango da. Munduko Lehen Gerran ostera da Afrikan. 1917an Londresa ezkontzen da, eta ordutik aurrera idazteari ekiten dio bete-betean.

Afrikan zehar ibili zen Wren

Gauza gutxi dakigu idazleaz, ez baitzuen Wrenek berak ezer askorik azaldu bere nortasun edo bizitzaz, eta ospea bereganatzen hasita ere, pribatutasun horri eutsi zion. Bere lanik ezagunena Beau Geste da, 1924an argitaratua eta munduko hizkuntza askotara itzulia izan dena. Zinemara hainbatetan moldatua, bertsiorik ezagunena William A. Wellmanek zuzendutakoa eta Gary Cooperrek antzeztutakoa da (1939). Wrenen literaturaren gai jorratuena Atzerriko Legioarena da eta boxeoa ere interesgune izan du hainbat saiotan. Zenbaitek dioenez testuei ideologia kolonialistaren usaina darie, arraza zuriaren nagusitasunaren aldarria.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Indian Teacher's Guide to the Theory and Practice of Mental, Moral, and Physical Education (1910 Bombay)
  • Indian School Organization, Management, Discipline, Tone, and Equipment, Being the Indian Headmaster's Guide (1911 Bombay)
  • The Direct Teaching of English in Indian Schools (1911 Bombay)
  • Dew and Mildew: Semi-Detached Stories from Darabad, India (1912 Erresuma Batua)
  • Chemistry and First Aid for Standard VII with H.E.H. Pratt (1913 Bombay)
  • Father Gregory; or, Lures and Failures: A Tale of Hindustan (1913 EB)
  • Physics and Mechanics with N.B. Macmillan (1914 Bombay)
  • Snake and Sword (1914 EB)
  • The Wages of Virtue (1916 EB)
  • Driftwood Spars (1916 EB)
  • Stepsons of France (1917 EB)
  • The Young Stagers, Being Further Faites and Gestes of the Junior Curlton Club of Karabad, India... (1917 EB)
  • Cupid in Africa; or, The Making of Bertran in Love and War - A Character Study (1920 EB)
  • With the Prince through Canada, New Zealand, and Australia (1922 Bombay)
  • The Snake and the Sword (1923 AEB)
  • Beau Geste (1924 EB)
  • Beau Sabreur (1926 EB)
  • Dew and Mildew: A Loose-Knit Tale of Hindustan (1927 AEB)
  • Beau Ideal (1928 EB)
  • Good Gestes: Stories of Beau Geste, His Brothers, and Certain of Their Comrades in the French Foreign Legion (1929 EB)
  • Soldiers of Misfortune: The Story of Otto Belleme (1929 EB)
  • Mysterious Waye: The Story of "The Unsetting Sun" (1930 EB)
  • The Mammon of Righteousness: The Story of Coxe and the Box (1930 EB)
  • Sowing Glory: The Memoirs of Mary Ambree, The English Woman-Legionary (1931 EB)
  • Valiant Dust (1932 EB)
  • Action and Passion (1933 EB)
  • Flawed Blades: Tales from the Foreign Legion (1933 EB)
  • Beggars' Horses (1934 EB)
  • Port o' Missing Men: Strange Tales of the Stranger Regiment (1934 EB)
  • Sinbad the Soldier (1935 EB)
  • Explosion (1935 EB)
  • Spanish Maine (1935 EB)
  • Fort in the Jungle: The Extraordinary Adventures of Sinbad Dysart in Tonkin (1936 EB)
  • Bubble Reputation (1936 EB)
  • The Man of a Ghost (1937 EB)
  • Worth Wile (1937 EB)
  • Cardboard Castle (1938 EB)
  • Rough Shooting: True Tales and Strange Stories (1938 EB)
  • Paper Prison (1939 UK) Published as The Man the Devil Didn't Want in USA
  • The Disappearance of General Jason (1940 EB)
  • Two Feet from Heaven (1940 EB)
  • Odd - But Even So: Stories Stranger Than Fiction (1941 EB)
  • The Uniform of Glory (1941 EB)
  • The Dark Women (1943 EB)
  • The Hunting of Henri (1944 EB)
  • Stories of the Foreign Legion (1947 EB)
  • Dead Men's Boots and Other Tales from the Foreign Legion (1949 EB)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]