Percy Williams Bridgman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Percy Williams Bridgman

Percy Williams Bridgman (Cambridge, AEB, 1882ko apirilaren 21a - Randolph, AEB, 1961eko abuztuaren 20a) amerikar fisikaria izan zen.

Biografia

Goi-presioen inguruan egin zituen bere ikerketak. Makina berri bat asmatu zuen presioak gehitzeko; goi-presioen erabileraren bidez solidoen modu berriak aurkitu zituen. Diamante sintetikoak osatzeko era aurkitu zuen, goi-presioa eta tenperatura garaiak erabiliz. 1946an Fisikako Nobel saria jaso zuen.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Percy Williams Bridgman Aldatu lotura Wikidatan