Perea (eskualdea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Perea eta bere ingurua I. mendean

Perea[1] ("haratuagoko herrialdea"), Herodes I.a Handiaren erresumako zati bat zen, Jordan ibaiaren ekialdean zegoena (gaur egungo Jordaniaren mendebaldeko zatian). Herodes Handiaren erresuma, Erromatar Inperioak, hiru zatitan banatu zuen. Herodes Antipasek Perea eta Galileako tetrarka bezala gobernatu zuen. Iparraldean, ekialdean eta ipar-mendebaldean, Dekapolisarekin, mendebaldean Samaria eta Judearekin eta, ekialdean eta hegoaldean, nabateoen erreinuarekin muga egiten zuen. Jordan ibaia, oso osorik igarotzen zen Pereako mendebaldetik, Judea, Samaria eta Dekapolisarekin zuen muga eratzen zuelarik. Pereako herri bat, Machaerus zen. Judea aldean, Perearekin mugakide ziren bi herri, Jeriko eta Qumran ziren. Perearen hegoalde eta hegomendebaldean zegoen Itsaso Hila.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]