Perestroika
Perestroika (errusieraz: перестройка pʲɪrʲɪˈstrojkə)[1] (euskaraz: berregituraketa) 1980ko hamarkadan Mikhail Gorbatxovek bultzaturiko Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren barneko mugimendua izan zen, sobietar sistema politiko eta ekonomikoa aldatzea helburua zuena.
Zenbait adituen ustez, perestroikak Sobietar Batasuneko desegitea, Ekialdeko Europako 1989ko iraultzak eta Gerra Hotzaren bukaera eragin zituen[2].
Perestroikak zenbait ministreei independentzia gehiago eman zien eta merkataritzako erreformak laga zituen. Hala ere, bere helburua ez zen komunismoa desegitea baizik eta sobietar kontsumitzaileen nahiak hobeto betetzea[3]. Edonola ere, jadanik zeuden barneko tirabira politiko, sozial eta ekonomikoak burutu eta errepubliketan nazionalismoa bultzatu zuen, Sobietar Batasunaren gainbeheraren katalizatzaileak izango zirenak.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ ''Gorbachev and Perestroika''. Professor Gerhard Rempel, Department of History, Western New England College, 1996-02-02, Mars.wnec.edu, http://mars.wnec.edu/~grempel/courses/wc2/lectures/gorrev.html
- ↑ ''Gorbachev on 1989''. Katrina vanden Heuvel & Stephen F. Cohen. 2009-10-28, Thenation.com, 2001-09-11, http://www.thenation.com/doc/20091116/kvh_cohen
- ↑ Kishlansky, Mark (2001), Sources of the West: Readings in Western Civilization, 2, New York: Longman, 322. or.
| Artikulu hau Sobietar Batasuneko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |