Perfect Strangers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perfect Strangers
Jatorria
IzenburuaPerfect Strangers
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua8
Atalak150
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaAmerican television sitcom (en) Itzuli
Iraupena25 minutu
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaLorimar Television (en) Itzuli
Warner Bros. Television Studios (en) Itzuli
[[Kategoria:Lorimar Television (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
[[Kategoria:Warner Bros. Television Studios (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Bestelako lanak
MusikagileaJesse Frederick (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea American Broadcasting Company
Hasiera-data1986ko martxoaren 25a
Amaiera-data1993ko abuztuaren 6a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaChicago

IMDB: tt0090501 Filmaffinity: 409429 Allocine: 3261 Rottentomatoes: tv/perfect_strangers Metacritic: tv/perfect-strangers TV.com: shows/perfect-strangers Edit the value on Wikidata

Perfect Strangers (euskaraz: «Erabateko Ezagunak») EEBBko umorezko telesaila bat izan zen. ABC katean 1986eko martxoaren 25a eta 1993ko abuztuaren 6a bitartean aireratu zen.

Telesaileko aktore nagusiak honako hauek izan ziren: Bronson Pinchot, Mark Linn-Baker, Lise Cutter, Ernie Sabella, Belita Moreno, Melanie Wilson, Rebeca Arthur eta Sam Anderson.

Ipar Euskal Herrian 1988an Canal+ kateak Larry et Balki izenburuz aireratu zuen. Aldiz, Hego Euskal Herrian lehenbizi Canal+ kateak 1990an Primos Lejanos izenburupean, eta ondoren Cuatro eta FDF kateek 2009-2011 bitartean berraireratu zuten.

Bitxikeria gisa, telesaila honetan The Chronicle egunkariko egoitzan Harriette Winslow izeneko bigarren mailako eta arraza beltzeko igogailuzain ironiko emakumea agertu ohi zen. Ikusleei pertsonaia hau asko atsegin izan zitzaienez, telesaileko ekoizleek pertsonaia honen familian eta eguneroko bizitzan barneratuko zen telesaila paralelo bat sortzea erabaki zuten, honela Family Matters telesaila sortu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Chicago hiria 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean. Larry Appleton (Mark Linn-Baker) Wisconsingo udalerri batetik hirira etorri eta kazetaria izatea amets egiten duen gazte bat da, aldiz Balki Bartokomous (Bronson Pinchot) europar etorkin gaztea Larryren urruneko lehengusu txikia da, Mypos izeneko mediterranear uharte batetik etorri berria den etorkina, gainera ingelesez hala-hola moldatzen da, honi bere herrialdeko ez ohiko usadioei gehitu, eta ondorioz pertsonaia honek bere eguneroko amerikar ametsa partikularrean pasarte xelebre ugari biziko ditu.

Telesailak bi lehengusuen eguneroko gorabeherak azaltzen ditu, hirira etorri berriak direnetik, The Chronicle egunkarian lanean hasi eta azkenik neska-lagunak bilatzen dituzten arteraino.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]