Perfume: The Story of a Murderer

Wikipedia, Entziklopedia askea

Perfume: The Story of a Murderer (euskaraz Lurrina: Hiltzaile Baten Istorioa) 2006ko Tom Tykwer alemaniar zinema zuzendariaren drama thriller filma bat da. 198eko Patrick Süskind alemaniar idazle eta gidoigilearen Perfumea eleberrian oinarritua dago. Ben Whishaw, Alan Rickman, Rachel Hurd-Wood, Dustin Hoffman, Karoline Herfurth eta Simon Chandler aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XVIII. mendea, Frantzia. Jean Baptiste Grenouille (Ben Whishaw) merkatu bateko arraindegiko kirasdun hondakinen artean jaio eta bere amak bertan laga zuen. Agintariek haurraz arduratu eta haurtzaindegi batera bidali zuten. Giro desatsegin batean, inork ez zuen haur haren aldamenean egon nahi, zeozer berezia zuelakoan: inongo usainik ez zuen, aldiz, berebiziko usaimena zuen. Hogei urteko adinaz larrugile batekin batera lanean egon ondoren Bandini (Dustin Hoffman) lurringilearekin batera beharrean hasi zen, hark esentziak destilatzen eta lurrinak egiten irakatsi zion. Baina Jean Baptiste bestelako usaiek erakartzen zuteen: kristalaren usaina, kobrearena, baina batez ere, zenbait emakumeen usain edo lurrina.

Fitxategi:Le Parfum - Grenouille chez Giuseppe Baldini.JPG
Bandini (Dustin Hoffman) lurringilearen laborategia edo lurrindegia.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Perfume: The Story of a Murderer