Pergamo Museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sarrera
Izena

Pergamo Museoa (alemanez Pergamonmuseum) Museoen uhartea bezala ezagutzen den multzoko zati da, Berlingo eraikinik ezaugarritsuenetako batzuk biltzen dituena.

1930. urtean inauguratua izan zen museo honen orijinaltasuna, bere kontzeptu propioan dago: Eraikina, ez zen arte lanak izateko eraiki, baizik eta lehenik, arte lanak ekarri zirela, ondoren, horien inguruan eraikina eraiki zelarik. Honela, arte lanek eurek, horietako gehienak arkitektonikoak direnak, museo honetako horma eta zutabeak eratzen dituzte.

Museo honetako gunerik nabarmengarrienak, Islama, Erroma, Grezia eta aro helenistikoari eskeinitakoak dira (Pergamo hiria barne, hiri honek, museoari izena ematen diolarik), eta, batez ere, Mesopotamia eta Ekialde Hurbilari eskainitakoak. Aipa daitezkeen arte lanen artean, Pergamoko Zeusen Aldarea, Miletoko erromatar azokaren atea, Babiloniako Ishtar Atea, estatua helenistikoak, Espinario ospetsua bezala, eta baita kalifa baten bizilekuaren zati bat ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pergamo Museoa Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 52°31′16″N 13°23′48″E / 52.52111°N 13.39667°E / 52.52111; 13.39667