Peritoneo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giza peritoneoa (arrosaz)

Peritoneoa sabelaldearen barrunbea eta diafragmaren behealdea estaltzen dituen mintz seroso gogor koloregabea da. Gorputzeko mintzik handiena da, eta erraiei eusten die. Gizonezkoarengan, erabat ixten du sabelaldearen barrunbea; emakumearengan, berriz, Fallopioren tronpak biltzen dituen muki ehunari lotzen zaio, jarraipen gisa. Hainbat tokitan tolesten da, sabelaldeko organo batzuk osorik (urdaila, hestea) biltzeko eta beste batzuen zati bat (maskuria, ondestea) estaltzeko. Bi geruza ditu: peritoneo parietala (abdomenaren paretei eta diafragmaren behealdeari itsatsia) eta peritoneo biszerala (sabelaldearen barrunbeko organoak osorik edo zati batean biltzen dituena). Bi geruza horiek berdinak dira, osagarriei dagokienez, eta elkarri loturik daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peritoneo Aldatu lotura Wikidatan