Perla Ibaiko dorrea

Koordenatuak: 23°07′36″N 113°19′03″E / 23.1267°N 113.3175°E / 23.1267; 113.3175
Wikipedia, Entziklopedia askea
Perla Ibaiko Dorrea» orritik birbideratua)
Perla Ibaiko dorrea
Dorrearen ikuspegia 2012ko urtarrilean.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGuangdong
Azpiprobintzia mailako hiriGuangzhou
Koordenatuak23°07′36″N 113°19′03″E / 23.1267°N 113.3175°E / 23.1267; 113.3175
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2011
JabeaChina Tobacco (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaAdrian Smith + Gordon Gill Architecture (en) Itzuli
EraikitzaileaShanghai Construction Group (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaSkidmore, Owings and Merrill
Estiloaneo-futurism (en) Itzuli
Dimentsioak309,6 (altuera) m
Solairuak71
Lurrazpian5
29
Lanen egoera 2009ko maiatzean.

Perla Ibaiko Dorrea edo Pearl River Tower (txineraz: 珠江大厦), Txinako Herri Errepublikako Guangzhou hirian dagoen bulego etxe orratza da. Eraikuntza lanak 2011an amaitu ziren eta 309 metro eta 71 solairu dauzka.

Arkitektoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skidmore, Owings and Merrill arkitekto talde estatubatuarrak diseinatutako etxe orratz honek, haizearen indarrarekin energia ekoizteko airesorgailuak izango ditu egiturako hainbat puntutan.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko udazkenean, dorrearen diseinua erabakitzeko nazioarteko arkitektura lehiaketa antolatu zen, Skidmore, Owings and Merrill irabazle izan zirelarik. Lehen harria 2006ko irailaren 6an jarri zen eta makinera ondorengo asteetan hasi zen lanean. 2008ko urtarrilean, lurpeko solairuentzako zulaketa amaitu zen, eta ondoren, eraikuntza garabiak jarri eta lurpeko solairuak altxatzen hasi ziren.

2008ko abuztuan, lur-gaineko egitura eraikitzen hasi ziren. 2009ko apirilean 15. solairua eraiki zuten, eta hilabete batzuk beranduago, urrian, behekaldeko solairuetan, dorreak izango zuen gortinazko hormadun fatxada jartzen hasi ziren.

2010eko martxoaren 17an, dorreak gorengo garaiera eskuratu zuen, azken solairuetako altzairuzko egitura jartzean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.