Perla Ibaiko dorrea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Perla Ibaiko dorrea
PearlRiverTower Jan.jpg
Dorrearen ikuspegia 2012ko urtarrilean.
Udalerria Guangzhou, Txinako Herri Errepublika
Herrialdea  Txina
Koordenatuak 23°07′36″N 113°19′03″E / 23.12667°N 113.31750°E / 23.12667; 113.31750Koordenatuak: 23°07′36″N 113°19′03″E / 23.12667°N 113.31750°E / 23.12667; 113.31750
Garaiera 309 m
Solairuak 71
Helbidea Mendebaldeko Zhujiang etorbidea
Perla Ibaiko dorrea non dagoen adierazten duen Txina-ko/-go/-eko mapa
Perla Ibaiko dorrea
Arkitektoa Skidmore, Owings and Merrill
Eraikitzailea Rowan Williams Davies & Irwin Inc.
Egitura ingeniaritza Skidmore, Owings and Merrill
Lanen egoera 2009ko maiatzean.

Perla Ibaiko Dorrea edo Pearl River Tower (txineraz: 珠江大厦), Txinako Herri Errepublikako Guangzhou hirian dagoen bulego etxe orratza da. Eraikuntza lanak 2011an amaitu ziren eta 309 metro eta 71 solairu dauzka.

Arkitektoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skidmore, Owings and Merrill arkitekto talde estatubatuarrak diseinatutako etxe orratz honek, haizearen indarrarekin energia ekoizteko airesorgailuak izango ditu egiturako hainbat puntutan.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko udazkenean, dorrearen diseinua erabakitzeko nazioarteko arkitektura lehiaketa antolatu zen, Skidmore, Owings and Merrill irabazle izan zirelarik. Lehen harria 2006ko irailaren 6an jarri zen eta makinera ondorengo asteetan hasi zen lanean. 2008ko urtarrilean, lurpeko solairuentzako zulaketa amaitu zen, eta ondoren, eraikuntza garabiak jarri eta lurpeko solairuak altxatzen hasi ziren.

2008ko abuztuan, lur-gaineko egitura eraikitzen hasi ziren. 2009ko apirilean 15. solairua eraiki zuten, eta hilabete batzuk beranduago, urrian, behekaldeko solairuetan, dorreak izango zuen gortinazko hormadun fatxada jartzen hasi ziren.

2010eko martxoaren 17an, dorreak gorengo garaiera eskuratu zuen, azken solairuetako altzairuzko egitura jartzean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Perla Ibaiko dorrea Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.