Perla ibaia
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Txina | |||||
| Luzera | 2.200 km | |||||
| Arroa | 752.000 km² | |||||
| Emaria | 5.000 m³/s | |||||
| Iturburua | Nyang | |||||
| Ibai ahoa | Txina hegoaldeko itsasoa | |||||
Perla ibaia[1] edo Zhu ibaia[1] (txinera tradizionalez: 珠江; txinera sinplifikatuz: 珠江; pinyineraz: Zhū Jiāng) Txinako hirugarren ibairik luzeena (2.200 kilometro luze da), Yangtze eta Ibai Horiak baino ez dute luzeran gainditzen.
Ibaia itsasoratzen den tokitik gertu Perla ibaiaren delta dago, Txinako Herri Errepublikako gune metropolitarrik handiena. Gune honek 409.480 kilometro koadroko azalera dauka.
Eduki-taula |
Ibilbidea [aldatu]
Perla ibaia Txinako hiru ibairen batzearen ondorioz sortzen da, Xi Jiang ibaia ("mendebaldeko ibaia"), Bei Jiang ibaia ("iparraldeko ibaia") eta Dong Jiang ibaia ("Ekialdeko ibaia"). Itsasorako bidean Guangdong, Guangxi, Yunnan, Guizhou, Hunan eta Jiangxi probintziak zeharkatzen ditu.
Zeharkatzen dituen hiririk garrantzitsuenak [aldatu]
- Dongguan
- Foshan
- Guangzhou
- Hong Kong
- Jiangmen
- Kaiping
- Macau
- Shenzhen
- Wuzhou
- Zhaoqing
- Zhongshan
- Zhuhai
Zubiak [aldatu]
Perla ibaiaren bi aldeak batzen dituzten zubirik garrantzitsuenak honakoak dira:
- Hong Kong-Zhuhai-Macau zubia
- Haizhu zubia
- Haiyin zubia
- Humengo Perla ibaia zubia
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11