Peroxisoma
Peroxisoma hidrogeno peroxidoaren metabolismoarekin erlazionatutako organulu esferikoa da. Morfologikoki lisosomaren antzekoa da, baina funtzioari dagokionez organulu aerobioa da, hau da, mitokondrioek bezala oxigeno molekularra erabiltzen du.
Askotan nukleoide izeneko prezipitatuak izaten dituzte barnealdean, urato oxidasaren prezipitatuak izaten dira. Kasu hauetan bakarrik identifika daitezke teknika bereziak erabiliz.
Peroxisomen funtzioa beren eduki entzimatikoarekin erlazionatuta dago. Bi motatako entzimak dituzte barnean: oxidasak eta katalasak.
Oxidasek bide metaboliko desberdinetatik eratorritako molekula desberdinak oxidatuko dituzte oxigeno molekularra erabiliz. Ondorioz, hidrogeno peroxidoa sortzen da, substantzia oso toxikoa, oxidazio erreakzio inkontrolatuak sortzen dituena.
Berehala katalasak hidrogeno peroxidoa erreduzituko du, horretarako molekula desberdinak oxidatuz.
Bi erreakzio mota hauek burutuz, peroxisomek bide metaboliko desberdinetan parte hartzen dute. Garrantzitsuenak purinen katabolismoa, azido glikolikoaren metabolismoa eta lipidoen metabolismoa dira.
| Zelularen osagaiak | ||
|---|---|---|
|
Nukleoa: Nukleoloa • Nukleoplasma • Gaineztadura nuklearra • Poro nuklearrak • Kromosoma • Kromatina • Xafla nuklearra • DNA Zitoplasma: Mitokondrioak • Golgi aparatua • Erretikulu endoplasmatikoa • Erribosomak • Plastidioak (kloroplastoak, kromoplastoak, leukoplastoak) • Besikulak (lisosomak, endosomak, fagosomak, bakuoloak) • Zitoeskeletoa (mikrofiruak, firu ertainak, mikrotubuluak) • Zentrioloak • Zentrosoma • Peroxisomak • Diplosoma Zelula mintza: Zelula horma • Fosfolipidoak • Kolesterola • Proteinak • Polisakaridoak • Zilioak • Flageloa |
||