Persepoliseko Gotorlekuko Taulatxoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Persepoliseko agiritegietako taulatxoa

Persepoliseko Gotorlekuko Taulatxoak (edo soilik Gotorlekuko Taulatxoak; ingelesez Persepolis Fortification Tablets, PTF edo PF bezala laburtua) Persiar Inperioaren agiri administratibo multzo bat da, K. a. 509-K. a. 494 epean datatutakoa, Dario I.aren erregealdiaren garaian. Persepoliseko gotorlekuan aurkitzen ziren bi kameratan lurretik atera zituen Chicagoko Unibertsitateko Oriental Institute espedizio arkeologikoak, Ernst Herzfelden agindupean, 1933 eta 1934 bitartean.

Bilduma, buztinezko 30.000 taulatxo baino gehiagoz osatuta dago (osoak edo zatiak). Horietatik 7.000 ulergarriak dira, eta 2.120 Richard Hallockek argitaratu eta ingelesera itzuli ditu (1969, 1978). Erabilitako hizkuntza nagusia elamitera da, aramaikoz (700), akadikoz (1), grezieraz (1), frigieraz (1) eta antzinako persieraz (1) idatzitako testuak ere badauden arren.

Antzerako beste talde bat, Persepoliseko Altxorreko Taulatxoak, Persepolisen aurkitua izan zen urte batzuk beranduago.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dandamaev, M.: "Persepolis Elamite Tablets", en Encyclopaedia Iranica.
  • Garrison, M; & Cool Root, M (2001): Seals on the Persepolis Fortification Tablets, Volume 1. Images of Heroic Encounter, Oriental Institute Publications, v 117.
  • Hallock, R. (1969): Persepolis Fortification Tablets, Oriental Institute Publications v. 92.
  • Hallock, R. (1978): "Selected Fortification Texts", en CDAF 18, pp. 109-36.
  • Lewis, D.M. (1990): "Persepolis Fortification Texts", en H. Sancisi-Weerdenburg & A. Kuhrt Achaemenid History IV: Centre and Periphery, Proceedings of the Groningen 1986 Achaemenid History Workshop, pp. 2-6, Leiden: Nederlands Instituut voor het Nabije Oosten.
  • Stolper, M.W. (1984): "The Neo-Babylonian Text from the Persepolis Fortification," Journal of Near Eastern Studies 43, pp. 299-310.
  • Stolper, M.W.; & Tavernier, J. (2007): "An Old Persian Administrative Tablet from the Persepolis Fortification", ARTA 2007.001.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]