Personal Area Network
Wikipedia(e)tik
PAN Personal Area Network-en siglak dira. Sarbide puntutik hurbil dauden bat baino gehiagoko gailuen arteko konputagailu-sarea da. Gailu hauen artean ordenagailuak, Interneterako sarbide puntuak, telefono mugikorrak, PDA, inprimagailuak... sar daitezke. Metro gutxiko eremuko sareak dira eta erabilera pertsonalerako.
Haririk gabeko sareak [aldatu]
Bluetooth estandarra PAN sareak eratzeko aproposa da. Bluetooth gailuen PAN sarea piconet deitzen da eta gutxienez bi gailuz osatzen da. Bata maisua eta beste morroia harreman hierarkiko batean. Piconet-era konektatzen den lehenengo gailua maisua da eta gainerakoak (morroiak) beraren menpe jarriko dira. Eskuarki 10 metroko irismena du baina baldintza egokietan 100 metrora hel daiteke.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Telekomunikazio Hiztegia