Perspektiba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arkatz zorroztua, muturretiko perspektiban.

Perspektiba bolumenak —hiru dimentsioko objetuak— planoan —bi dimentsioko gainazalean— marrazteko artea da, sakontasuna eta objektuen kokaleku erlatiboa irudikatzeko balio duena. Marrazki batean, perspektibak sakontasuna eta txikitze efektuak ematen ditu.

Era berean ikusleak duen ilusio bisuala da, hainbat distantziatan sakontasuna eta objektuen kokalekua zehazten laguntzen duena. Hiru perspektiba mota bereizten dira: konikoa, isometrikoa, eta cabaglieri.

Burdinbideko errailak urrunean elkartzen direla dirudi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perspektibaren legeak, espazioa eta bolumena irudikatzeko antzea sortu zutenak, Errenazimentuan eman ziren (Brunelleschi, Alberti, Massacio, Van Eyck); lege horiek aplikatuz, koadro bateko gauzakiak batzuk besteak baino urrutiago (edo gertuago) zeudela adierazteko, urrunekoa gertukoa baino txikiagoa irudikatzen zuten; zenbat eta urrunago egon orduan eta txikiagoa izaten zen gauzakia, eta ikuslearen ikuspuntuari zegokion irudizko gune batean biltzen ziren lerro sistema baten arabera moldatzen zuten irudia. Errenazimentuko perspektibak eragin handia izan zuen, Mendebaldean batez ere, eta perspektibaz lortutako emaitza bikainei esker Mendebaldeko arteak Ekialdekoaren maila gainditu zuen.

Lerro sisteman oinarritutako perspektiba, artean ez ezik, arkitekturan, ingeniaritzan eta beste zenbait alorretan ere oso erabilia da, eraikuntza edo dena delakoa egiten hasi aurretik amaitzean nolakoa izango den ikusteko aukera ematen duelako. Aipatzekoa da beste perspektiba mota bat, perspektiba atmosferikoa, perspektiba koloreen eta argi-itzalen kontrastearen bidez adierazten duena.

XX. mendean perspektibak orain arte izan duen indarra galdu du; kubismoaz geroztik irudiak plano bakar batean irudikatzeko joera nagusitu da, erlatibitatearen teoriaren eta artea hizkuntza dela eta ez errealitatearen irudikapena dioen joera estetikoaren bidez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Perspektiba Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]