Pertzeval, Grialaren ipuina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laneko eskenak

Pertzeval, Grialaren ipuina, Chretién de Troyesena (1180an idazten hasia), zalduntza liburuen tradizioa abiarazten duen lana da. Narrazio honekin, egileak, Artur erregearen eta bere zaldunen mundu mitikoa sartzen du, Jesus gurutziltzatuaren odola bildu zen Grial Santua bilatzen duten zaldunak. Egilea hil izanaren ondorioz, eleberria etenda geratu zen, eta honek, literatura gai honetan zenbait jarraipen eta esploraketa agertzea eragin zuen.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertzevalen ikasbidea zaldun bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri honetako protagonista, Pertzeval izeneko galestar gazte bat da, bere nobletasuna, ausardia eta bere bihotz onagatik nabarmentzen dena. Pertzeval naturan bizi da, bere amarekin batera, eta munduarekin harremanik izan gabe. Egun batean, zaldun batzuk ikusten ditu, eta haiekin batzea erabakitzen du, honek, bere ama oso triste jartzen duelarik. Artur erregearen gortean, nora zaldun bezala armatzera doan, Zaldun gorri gaiztoa garaitzeko eskatzen diote, eta Pertzevalek, hori, lantza batekin lortzen du. Honen ondoren, Pertzeval, Gornemant de Goorren gaztelura doa, esperientzia handiko zalduna, honekin, azkar ikasten duelarik.

Grialaren gazteluan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protagonista gazteak, jada Gornemantek zaldun armatua, Belrepeireko gazteluaren defentsan parte hartzen du, non Lorezuri neska gaztea ezagutzen duen, berataz maiteminduz. Honen ondoren, Pertzeval Grialaren gaztelura doa, non Errege Arrantzalea bizi den. Afari batean zehar, prozesio bitxi bat ikusten du, honetan, hiru elementu aurkezten direlarik: lantza bat, grial bat eta plater bat. Hiru objektu hauek, Pertzevalek hauen esanahiari buruz ez galdetzeaz gain, sinbolismo konplexuz beteak daude. Lantzak, Lantza Sakratua ordezkatzen du, gurutziltzatua zegoen Jesusen gorputzean Longinos erromatarrak sartu zuena, grialak, lantzakada jaso ondoren, Jesus gurutziltzatuaren odola jaso zen kopa, eta, platerrak, eukaristian erabiltzen den platera. Beste alde batetik, prozesioaren aurrean Pertzevalek eraskusten duen isiltasunak, ondorio ikaragarriak izango ditu berarentzat eta Errege Arrantzalearentzat, bere lehengusinak hurrengo egunean azalduko dion bezala.

Odol tantak elurretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertzevalek, bere abenturetan jarraitzen du, horietakoren batzuk, Gawainekin igarotzen dituenak, Artur erregearen iloba bat, eta, eleberriaren bigarren erdian protagonismo handia hartzen duen zalduna. Pertzeval, zaldun on bezala, Lorezuri dontzeilagatik idilikoki maitemindua dago, honek, egileari, protagonistaren pasioaren lekuko diren paisaia poetiko eta ederretan jostatzea ahalbidetzen diolarik

Pertzeval eta ermitaua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gawaini gertaturiko zenbait jazoera kontatu ondoren, Pertzevalek ermitau bat aurkitzen du, nork berari buruzko zenbait gauza azaltzen dizkion eta bere lehengusinak, Grialaren gazteluan izan zuen jokaera okerrari buruz esan zizkion hitzak berresten dizkion.

Zinerako egokitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artur erregearen elezaharrari buruzko zinerako zenbait egokitze egon diren arren, Eric Rohmerrek, Chretién de Troyesen lanari buruzko film eder eta bitxi bat filmatu zuen 1978an, Perceval le Gallois izenekoa.