Peru Harri museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:24, 18 urtarrila 2016
Peru Harri museoa
Peru Harri museoko harrijasotzaile erraldoiaren eskultura. Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLeitza
Arkitektura
Deskribapena
ZuzendariaIñaki Perurena

Peru Harri museoa edo Harriaren parkea Nafarroako Leitza udalerrian dagoen harriari eskeinitako museo bat da. Iñaki Perurena harrijasotzaile eta aktore ezagunak sortu zuen.

Kokapena

Herrigunetik 2 kilometrora dago, Uitzira doan NA-1700 errepidea jarraituz, esku baten hatz bateek leku honetara daraman bidegurutzea adierazten du. Bertaratzeko, sarbidean kareharrizko arku baten azpitik igarotzen da.

Museoa

Harriak, erronkak, Euskal Herriko mitologiak eta historiak bat egiten duten tokia da.

Museo honetan Iñaki eta Inaxio semeak euskal historia eta kultura harriaren bitartez azaldu nahi izan dute. Alde batetik, neurri handietako kanpo eskulturen bidez, tartean harrijasotzaile erraldoia, 8 metro garai eta 40 tonako eskultura ikusgarria. Bestalde, hiru solairuko harri eta egurrezko baserriaren barnean argazkiak, lehiaketetan erabilitako jantziak, oroigarriak, eta batez ere, hark erabili eta jasotako harriak ikusgai daude. Mota, itxura, neurri eta pisu ezberdinetako harriak daude, bakoitza bere berezko istoriarekin.

Perurenatarren museo hau bisitatzeko modurik onena bisita gidatua da, baina ez beste edozein museo gida arrunt batekin bezala, honako honetan Perurenatarra harreragile eta gidariak ere bai baitira.

Ordutegia

  • Urte osoz, egunero, aurrez hitzordua ezibestekoa da.
  • Bisita gidatua: Iñaki Perurena berberak gidatuta burutzeko aukera.

Kanpo loturak