Peter Handke

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peter Handkeren erretratua

Peter Handke Austriar idazle eta zinemagilea (Griffen, 1942).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia, zinemarako gidoiak eta eleberriak idatzi ditu. Bere liburuetan gizonaren bakardadea eta inkomunikazioa izan ditu gai nagusiak. 1966an argitaratu zuen lehen eleberria Liztortzarrak, eta horren segidan idatzi zituen Gutun laburra agur luze baterako (1972), Emakume ezkertia (1976), Idazle baten arratsa (1987) eta Munduaren pisua (1984). Literatura-konbentzioaren kontra areago joan zen haren «komedietan», hizkuntza bera tresna mugatzaile eta menderatzaile gisa salatuz: Publikumsbeschipfung (1966, Publikoari irainka), Selbstbezichtigung (1966, Autoiraina) eta Kaspar (1968). Handkeren eleberri asko zinemako gidoi gisara idatziak dira. Wim Wenders zinemagilearekin lankidetza estuan aritu izan da, eta hark zinemara eraman zuen bere Atezainaren beldurra penaltiaren aurrean eleberria. Wendersekin elkarlanean egin zituen gidoigile gisara Mugimendu faltsua, Alizia hirietan eta Zerua Berlin gainean. Zinema-zuzendari gisara Emakume ezkertia (1977) eta Hutsunea (1992) zuzendu ditu, besteren artean. Bidaia-liburu eta erreportajeak ere egin ditu. Zalaparta handia sortu zuen 1996an kaleratu zuen Justizia Serbiarentzat obrak, serbiarren alde azaldu baitzen Balkanetako gatazkan. Aipagarriak ditu, halaber: Die Stunde der wahren Empfindung (1975, Benazko sentipen-unea); Geschichte eines Bleistifs (1983, Lapitz baten historia); Kindergeschichte (1981, Kontakizuna neska batekin); Über die Dörfer (1981, Herrietan barrena), poema dramatikoa; Die Lehere der Sainte-Victoire (1980, Sainte-Victoireren dotrina).

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1966 "Die Hornissen", eleberria
  • 1966 "Publikumsbeschimpfung und andere Sprechstücke", antzerkia
  • 1967 "Begrüßung des Aufsichtsrates"
  • 1967 "Der Hausierer", eleberria
  • 1967 "Kaspar", antzerkia
  • 1969 "Deutsche Gedichte", poesia
  • 1969 "Die Innenwelt der Außenwelt der Innenwelt"
  • 1969 "Prosa, Gedichte, Theaterstücke, Hörspiele, Aufsätze"
  • 1969 "Das Mündel will Vormund sein", antzerkia
  • 1970 "Die Angst des Tormanns beim Elfmeter", eleberria
  • 1970 "Geschichten aus dem Wienerwald von Ödön von Horvath"
  • 1970 "Wind und Meer. Vier Hörspiele"
  • 1971 "Chronik der laufenden Ereignisse"
  • 1971 "Der Ritt über den Bodensee" , antzerkia
  • 1971 "Der kurze Brief zum langen Abschied"
  • 1972 "Ich bin ein Bewohner des Elfenbeinturms", saiakera
  • 1972 "Stücke 1"
  • 1972 "Wunschloses Unglück"
  • 1973 "Die Unvernünftigen sterben aus", antzerkia
  • 1973 "Stücke 2"
  • 1974 "Als das Wünschen noch geholfen hat. Gedichte, Aufsätze, Texte, Fotos"
  • 1975 "Der Rand der Wörter. Erzählungen, Gedichte, Stücke"
  • 1975 "Die Stunde der wahren Empfindung"
  • 1975 "Falsche Bewegung", eleberria
  • 1976 "Die linkshändige Frau",
  • 1977 "Das Ende des Flanierens. Gedichte"
  • 1977 "Das Gewicht der Welt. Ein Journal"
  • 1979 "Langsame Heimkehr"
  • 1980 "Die Lehre der Sainte-Victoire"
  • 1981 "Über die Dörfer"
  • 1981 "Kindergeschichte"
  • 1982 "Die Geschichte des Bleistifts"
  • 1983 "Der Chinese des Schmerzes"
  • 1984 "Phantasien der Wiederholung"
  • 1986 "Die Wiederholung"
  • 1987 "Der Himmel über Berlin", gidoia
  • 1987 "Die Abwesenheit. Ein Märchen"
  • 1987 "Gedichte"
  • 1987 "Nachmittag eines Schriftstellers"
  • 1989 "Das Spiel vom Fragen oder Die Reise zum sonoren Land", antzerkia
  • 1989 "Versuch über die Müdigkeit"
  • 1990 "Noch einmal für Thukydides"
  • 1990 "Versuch über die Jukebox"
  • 1991 "Abschied des Träumers vom Neunten Land"
  • 1991 "Versuch über den geglückten Tag. Ein Wintertagtraum"
  • 1992 "Die Stunde, da wir nichts voneinander wußten", antzerkia
  • 1992 "Die Theaterstücke"
  • 1992 "Drei Versuche. Versuch über die Müdigkeit. Versuch über die Jukebox. Versuch über den geglückten Tag"
  • 1992 "Langsam im Schatten. Gesammelte Verzettelungen 1980-1992"
  • 1994 "Die Kunst des Fragens"
  • 1994 "Mein Jahr in der Niemandsbucht. Ein Märchen aus den neuen Zeiten", noveŀla
  • 1996 "Eine winterliche Reise zu den Flüssen Donau, Save, Morawa und Drina oder Gerechtigkeit für Serbien", saiakera
  • 1996 "Sommerlicher Nachtrag zu einer winterlichen Reise", saiakera
  • 1997 "Zurüstungen für die Unsterblichkeit. Königsdrama", antzerkia
  • 1997 "In einer dunklen Nacht ging ich aus meinem stillen Haus"
  • 1998 "Am Felsfenster morgens. Und andere Ortszeiten 1982 - 1987"
  • 1998 "Ein Wortland. Eine Reise durch Kärnten, Slowenien, Friaul, Istrien und Dalmatien"
  • 1999 "Die Fahrt im Einbaum oder Das Stück zum Film vom Krieg", antzerkia
  • 1999 "Lang de Lucie im Wald mit den Dingsda. Mit 11 Skizzen des Autors"
  • 2000 "Unter Tränen fragend. Nachträgliche Aufzeichnungen von zwei Jugoslawien-Durchquerungen im Krieg, März und April 1999"
  • 2002 "Der Bildverlust oder Durch die Sierra de Gredos"
  • 2002 "Mündliches und Schriftliches. Zu Büchern, Bildern und Filmen 1992-2000", saiakera
  • 2002 "Untertagblues. Ein Stationendrama"
  • 2004 "Don Juan (erzählt von ihm selbst)", eleberria
  • 2005 "Die Tablas von Daimiel", saiakera
  • 2005 "Gestern unterwegs
  • 2006 "Spuren der Verirrten", antzerkia
  • 2007 "Kali. Eine Vorwintergeschichte", eleberria
  • 2007 "Samara"
  • 2007 "Leben ohne Poesie. Gedichte"
  • 2007 "Meine Ortstafeln. Meine Zeittafeln. Essays 1967-2007"
  • 2008 "Die morawische Nacht"
  • 2008 "Bis daß der Tag euch scheidet oder Eine Frage des Lichts"
  • 2009 "Die Kuckucke von Velika Hoca"
  • 2011 "Immer noch Stur", antzerkia
  • 2011 "Der große Fall"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Handke Aldatu lotura Wikidatan