Peter O'Toole

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peter O'Toole
Peter O'Toole
Peter O'Toole aktorea 1962ko Lawrence of Arabia filman.
Datu pertsonalak
Izen osoa Peter Seamus Lorcan O'Toole
Jaio 1932ko abuztuaren 2a
Irlandako Errepublika Connemara, Galway
edota Ingalaterra Leeds (Irlandako Errepublika/Ingalaterra)
Hil 2013ko abenduaren 14a
(81 urte)
Erresuma Batua Londres, Ingalaterra
(Erresuma Batua)
Bikotekidea(k) Siân Phillips
(1959–1979: 2 alaba eta seme 1)
Lan nabarmenenak Lawrence of Arabia (1962)
Becket (1964)
Lord Jim (1965)
The Last Emperor (1987)
Troy (2004)
Sariak 2003ko Ohorezko Oscar Saria
IMDB IMDBko fitxa

Peter Seamus Lorcan O'Toole (1932ko abuztuaren 2a, Connemara, Galway, 2013ko abenduaren 14a, Londres) zinema, antzerki eta telebistako irlandar aktore bat izan zen.

Bere jaiolekua zalantzan dago. Bertsio batzuen arabera Irlandako Connemara eskualdean jaio omen zen, beste batzuen arabera Ingalaterrako Leeds hirian. Dena den, Patrick Joseph O'Toole aita irlandarra eta Constance Jane Eliot ama eskoziarra zituen, Irlandatik Ingalaterrara joandako etorkinak zirelarik, aktoreak berak bere burua irlandartzat zuen.

Antzerkian hasi zen. Telebistan ere aritu ostean, 1959an paper txiki bat jaso zuen zineman. Hala ere, 1962an etorri zen O'Tooleren zinemako aurrerapauso handien, David Leanen Lawrence of Arabia filmeko protagonistaren paperako aukeratu zutenean. Horri esker, Oscar sarirako izendapena jaso zuen. Sei izendapen gehiago lortu zuen arren, ez zuen inoiz saria irabazi. Halere, 2003an bere ibilbide luze eta oparoari esker Ohorezko Oscar Saria jaso zuen.

Aktorearen zaletasunen artean cricketa eta errugbia zeuden, Richard Harris, Kenneth Griffith, Peter Finch eta Richard Burton akore eta adiskideekin batera errugbiko Bost Nazioen Torneoko partidu asko ikustera joan ohi zelarik (O'Toole, Harris eta Burtonek batera Oscar Sarietarako 17 izendapen zituzten).

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter O'Toole Aldatu lotura Wikidatan